Zumaiako Herri Lasterketa (10,2km)


Joan den Larunbatean Zumaian ospatu zen 10,2 kilometroko lasterketan hartu nuen parte. Azaroan, Azkoitian ospatu zen krosetik lasterketarik egin gabe nengoen eta ez nekien nola erantzungo zuen gorputzak, nahiz eta azkeneko hilabete terdian astero 40 bat kilometro inguru egiten ari naizen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ahal den hobekien prestatzeko (Bizikleta eta igeriketa momentuz nahiko alboratuta ditut).

Lasterketa egin aurretik hainbat taldekiderekin batera 52 kilometro egin nituen bizikletaz, bataz besteko 30km/h abiaduran Zumaiatik Usurbil alderuntz joan etorria eginez. Honek hanketan eragina izango zuela eta kilometroa 4min/km inguruan egiteko kapaz izango nintzela uste nuen, nahiz eta ez nuen alboratzen 3'50''/km-ra hurbiltzea.

Hasieratik erritmo bizian irten giñen eta lehenengo kilometroak 3'45'' ingurura egin nituen, baina kilometroak egiten joan ala erritmoa pixka bat jetsi nuen helmugan 39'14'' markatuz, bataz besteko 3'50''/km erritmoarekin. Bigarren aldia da 10 kilometroko lasterketan nire marka pertsonala berdintzen dudana. Hurrengoan bai ala bai hobetu beharra daukat! jejeje

Besterik gabe, oso pozik eta gustura egindako entrenamendu-lasterketarekin.

Aste honetan uste dut Mungiako duatloi sprinta egindo dudala. 2014. urteko debuta, nahiz eta hasiera batean Martxoak 15ean nuen asmoa debutatzeko.

Ongi izan!


Ander, Tili eta Palu taldekideekin lasterketa amaitu ostean.

20.000 bixita!

2011ko Urtarrilean jaio zen nire bloga. Bertan egiten nituen lasterketa eta hainbat gai jorratzeko asmoarekin. Dagoeneko 3 urte pasatxo pasa dira eta bloga 20.000 bixita izatera iritsi da.
 
Eskerrikasko jarraitzen nauzuen guztioi eta ea ba aurten ere gerra pixkat emateko gai naizen.
 
Larunbat honetan urteko lehenengo lasterketa: Zumaiako Herri Lasterketa
Lasterketa egin aurretik bizikletan pare bat ordu egiteko asmoa dut. Ea ba bataz besteko 3'50'' ingurura gerturatzeko gai naizen.
 

2013 iruditan

2013. urtea oso positiboa izan da, batiz bat orain dela 3 urte nuen ametsa bete dudalako: Ironman distantziako triatloi bat amaitzea.

Guztira 4 lasterketa, 4 duatloi eta 8 triatloietan hartu dut parte. 

Hona hemen lasterketa bakoitzeko irudi bana:

Azkoitiko Herri lasterketa 

 Zarautzeko distantzia luzeko duatloia
Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia

Donostiko triatloi olinpikoa

Oñatiko distantzia motzeko duatloia

Bilboko ironman erdia

Getxoko Ironman erdia

Ondarruko distantzia olinpikoko triatloia

Eibarko duatloi sprinta

Behobia-Donosti maratoi erdia

Zumaiako triatloi sprinta

Durangoko duatloia motza

Azkoitia Azpeitia maratoi erdia

Gasteizko Ironman distantziako triatloia

 Urrestillako krosa

Senpereko triatloi olinpikoa

Azkoitiko 10 kilometroko lasterketa

Azkoitiko Triatloi Taldeko kideak

Joan den Larunbatean aurre-denboraldiko bigarren lasterketa egin nuen Behobia-Donosti maratoi erdiaren ondoren. Azkeneko sarreran esan bezala 40 minututik (4 min/km) jaisteko asmoarekin, nahiz eta oso zaila ikusten nuen hasiera batean, Irailetik hona eginiko entrenamenduak ikusita.

Hasierako kilometroa 3'40''-ra irten zitzaidan eta hori 230 lasterkari ingurutatik erdiak edo nire aurretik zijoazela. Bigarren kilometroa 3'57'' eta hortik aurrera kilometro denak 4 min/km azpitik. Azkenean 38'25'' behar izan nuen 10 kilometroko ibilbidea (3'51''kilometroa) amaitzeko. Gehien sufritu dudan lasterketetako bat izan da, azkarregi hasi bai nintzen eta 5. kilometrorako lasterketa amaitutzat emateko gorputzaldia nuen. A ze arnas estu hotsa!

Kilometro bakoitzeko erritmoa:
Km 1 - 3'40''
Km 2 - 3'57''
Km 3 - 3'49''
Km 4 - 3'48''
Km 5 - 3'58''
Km 6 - 3'54''
Km 7 - 4'00''
Km 8 - 3'49''
Km 9 - 3'52''
Km 10 - 3'50''

Hurrengo lasterketa Azpeitiko San Silbestrea izango da seguruenik, nahiz eta baliteke tartean lasterketa baten edo parte hartzea.


Media maratón Behobia-San Sebastian

Joan den Igandean, nire hirugarren parte hartzea izango zen Behobia Donostin irten nintzen (3 urte jarraian). Helburua beti bezala disfrutatu eta ahal nuen denbora onena egitea zen. Azkeneko 2-3 hilabeteetan entrenatutakoa eta entrenamenduetan eginiko denborak ikusirik uste nuen 4'30'' ingurura korrika egiteko kapaza izango nintzela eta sekulako sorpresa hartu nuen. Helmugan 1h25'38''ko denbora. Lengo urtean baino 2 minutu okerrago, baina aurten gutxiago entrenatuta. Hurrengo Azaroak 23an, Azkoitiko Raka Maratón K.E.-k antolatutako 10 kilometroko lasterketan parte hartuko dut. Lasterketaz disfrutatu eta ahal bada kilometroa 4 minutu azpitik egitea espero dut!
 
El pasado Domingo corrí la Behobia San Sebastián, en la que era mi tercera participación (3 años seguidos). El objetivo como siempre, disfrutar e intentar hacer el mejor tiempo posible. Viendo lo que he entrenado y los tiempos que he hecho en los entrenamientos de los últimos 2-3 meses pensaba que sería capaz de correr más o menos a 4'30'' el kilometro, pero al final me he llevado una grata sorpresa. Tiempo final de 1h25'38''. Dos minutos peor que el año pasado, pero habiendo entrenado algo menos. El próximo 23 de Noviembre saldré a disputar la carrera de 10 kilómetros de Azkoitia organizada por Raka Maratón K.E. Espero disfrutar y bajar de 4 minutos el kilometro!
 
 
 
Azken hiru urteetako emaitzak / Resultado de los último 3 años
47. Behobia-Donostia 1h33'58'' (4'42''/km)
48. Behobia-Donostia 1h23'35'' (4'13''/km)
49. Behobia-Donostia 1h25'38'' (4'20'' km)
 

Pedrorekin lasterketa amaitu ostean
Con Pedro tras terminar la carrera

Azken hiru urteetako dorsalak (Dagoeneko 57 dorsal ditut, azkeneko hiru urteetakoak!)
Los dorsales de los últimos 3 años (Ya tengo 57 dorsales guardados de los últimos 3 años!)

Kursal aurrean azkenengo kilometroan
En frente del Kursal en el último kilómetro
Bideo de meta/Helmugako bideoa