Azkoitiko 10 kilometroko lasterketa

Azkoitiko Triatloi Taldeko kideak

Joan den Larunbatean aurre-denboraldiko bigarren lasterketa egin nuen Behobia-Donosti maratoi erdiaren ondoren. Azkeneko sarreran esan bezala 40 minututik (4 min/km) jaisteko asmoarekin, nahiz eta oso zaila ikusten nuen hasiera batean, Irailetik hona eginiko entrenamenduak ikusita.

Hasierako kilometroa 3'40''-ra irten zitzaidan eta hori 230 lasterkari ingurutatik erdiak edo nire aurretik zijoazela. Bigarren kilometroa 3'57'' eta hortik aurrera kilometro denak 4 min/km azpitik. Azkenean 38'25'' behar izan nuen 10 kilometroko ibilbidea (3'51''kilometroa) amaitzeko. Gehien sufritu dudan lasterketetako bat izan da, azkarregi hasi bai nintzen eta 5. kilometrorako lasterketa amaitutzat emateko gorputzaldia nuen. A ze arnas estu hotsa!

Kilometro bakoitzeko erritmoa:
Km 1 - 3'40''
Km 2 - 3'57''
Km 3 - 3'49''
Km 4 - 3'48''
Km 5 - 3'58''
Km 6 - 3'54''
Km 7 - 4'00''
Km 8 - 3'49''
Km 9 - 3'52''
Km 10 - 3'50''

Hurrengo lasterketa Azpeitiko San Silbestrea izango da seguruenik, nahiz eta baliteke tartean lasterketa baten edo parte hartzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario