Azkoitiko X. Herri Lasterketa

Joan den larunbatean Azkoitiko X. Herri Lasterketan hartu nuen parte. Nire hirugarren parte hartzea zen eta 10 kilometroko ibilbidea kilometroa 3'55'' azpitik egitea nuen helburu (2013an 3'51'-ra' irten zitzaidan kilometroa).
 
Irteera gunean erditik dexentez aurrerago jarri nintzen, baina hala ere inguruan 4'00''-3'50'' ingurura egin behar zuen jendea zegoen. Hasieratik erritmo azkarregia. Lehenengo 2 kilometroak 3'40'' inguru. Hurrengo kilometroetan, nahiz eta erritmoa pixka bat mantxotu, nahiko erritmo onari eutsi nion "pott" egin zuen lasterkari bat edo besteri aurre hartuz. Hasieratik jarraitzen ari nintzen taldetxoa ere galdu nuen 5-6. kilometro inguruan, baina hala ere erritmoa dexente ondo mantenduz. Azkeneko kilometrorako indarrak gordetzea ere izan nuen eta azkenean 73. postuan helmugaratu nintzen 37'48''-ko denborarekin (3'47''-ra kilometroa).
 
Ez nuen iñondik iñora espero nire 10 kilometroko marka pertsonala ezarriko nuenik neure herrian. Sorpresa galanta. Oso oso gustura. Hurrengo helburua Gasteizko maratoi erdia gustura amaitzea eta ondoren urtea amaitzeko Azpeitiko San Silbestrea!
 
Inderra!!
 

 
 


Ataungo eta Behobia/Donosti lasterketak

Joan dela aste batzuk Ataungo 17,3 kilometroko lasterketan izan nintzen Behobiarako azkenengo froga egiteko asmoz. Ibilbidea joan etorrikoa zen eta erdian ia kilometroko luzeera zuen sekulako malda. Egia esan oso gustora geratu nintzen. Bueltako ia 9 kilometroak sentsasio oso onekin amaitzea lortu nuen. Azkenean 1h11'40'' (4'09'').

 

Joan den asteburuan berriz laugarren urtez jarraian Behobia-Donosti maratoi erdia egin nuen. Neure buruari haundiegi geratuko zitzaion helburua jarri nion, 1h20'00'' azpitik bukatzea; hau da, kilometroa 4 minutu azpittik. 5. kilometrorako argi neukan helburua ez nuela beteko anbizio haundiko helburua bai zen denbora hoietan ibiltzea.

Azkenean 1h23'15'' (4'08'') denboran egin nuen, eta egia esan gustura, nahiz eta hasierako helburua beste bat izan.

Kilometro bakoitzeko erritmoak:
km1 4:00
km2 4:10
km3 4:01
km4 3:57
km5 3:54
km6 4:17
km7 4:44 (Gaintxurizketa)
km8 4:11
km9 3:58
km10 3:59
km11 4:00
km12 4:05
km13 4:12
km14 4:09
km15 4:16
km16 4:21
km17 4:43 (Mirakruz)
km18 3:57
km19 4:03
km20 3:52

Kuadrillako 7 lagun izan giñen lasterka

Azkeneko kilometroa burutzen

Nire Behobiako parte hartzetako emaitzak:
2011 1h33'58'' (4'42'')
2012 1h23'35'' (4'12'')
2013 1h25'38'' (4'17'')
2014 1h25'15'' (4'08'')

Hurrengo astean Azkoitiko 10 kilometroko lasterketa. Kilometroa 3'55'' ingurua egiteko kapaz izango naizelakoan....
Joan den Larunbatean Arrasate Oñati lasterketan hartu nuen parte. 12 kilometroko ibilbidea zuen lasterketak eta zati haundi bat bide gorritik joan giñen. Hasierako 3-4 kilometro, kilometroa 4minutu azpitik egin nituen eta egia esan oso sentsazio onekin. Banekien zakatuz gero, bukaeran lan asko izango nuela erritmoa eusten eta nahiz eta jende dexente pasatu nuen, erritmoari eustea erabaki nuen. Kilometroak aurrera joan ahala erritmoa jeitsiz joan nintzen (motelena 4'22'' - azkarrena 3'50''). Egia esan, ibilbidea ez zen laua eta aldapatxoak ere bazituen. Azkenean 4'02''ko erritmoa bataz beste eta helmugan 48'18'' eta 66. postuan. Helburua helmugan bataz besteko 4'10''ko erritmo azpitik iristea zen eta errez bete nuen.
 
Oso gustura eta disfrutatuz beti bezala! Denboraldiko lehengo helbururako lasterketa erritmoa hartuz (Behobia-Donosti)

SAILKAPENA

HELMUGAKO BIDEOA

Zumaiako Triatloi Sprinta

Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloi Sprinta (0,750-20-5). Nire hirugarren parte hartzea segidan triatloi honetan. Uztailean eta Abuztuan ezer gutxi entrenatu ondoren, gehien gustatzen zaidana egiten berriz ere. Iujuu!! Udaran batiz bat bizikletan ibili naiz mendian eta korrika eta igeria baztertuta eduki ditut. Azkeneko aste honetan ordea, korrika eta igeri pixka bat egin behar izan dut Zumaira kondizio duin batzuetan iritsi eta frogaz gozatzeko asmoz.
 
Igeritik 101. postuan irten nintzen eta sentsazioak nahiz eta ez ziren guztiz onak izan, gustura! Bizikletan 7ko talde bat batu giñen eta al nuen gehienetan erreleboak ematen ahalegindu nintzen, gehiegi nekatu gabe, gero korrikako segmentu gogorra zetorkidalakoan bai nengoen. Bizikletan 102. partzialik onena (35km/h) eta gustura! Banekien ez zela nire egunik onena izango korrikan, esan bezala bi hilabetetan 5 bat aldiz edo egingo bai dut korrika. Hala ere nahiko ongi moldatu nintzen eta 110. partzialik onena egin nuen (4'23''ko erritmoa).
 

 
Beste behin ere egindako lasterketarekin gustura! Eta garrantzitsuena,...lasterketaz eta triatloiak sortzen duen giro berezi horretaz goxatzen!
 
94/274 Aitor Beneitez 1h11'58''
 
Zorionak eta eskerrikasko Zumaiako Triatloi Taldeari!! Orokorki, triatloi ezin hobea aspektu guztietan. Hurrengo urtean laugarren parte hartzea segidan seguru! jejeje

Lasturko mendi lasterketa

Joan den Uztailaren 16an Lasturko 12 kilometroko lasterketan izan nintzen. Mendian pare bat entrenamendu eta sekulako agujetak izan ondoren nire biziko lehenengo mendiko lasterketa egiteko irrikaz gerturatu nintzen Lasturrera. Hasieran lasai antzera abiatu nintzen Garikoitz taldekidearekin eta pixkanaka jendea aurreratuz joan giñen. Momentu baten bostkote bat galdu egin giñen, baina galdutako denbora ez zen 3 minutu baino gehiagokoa izan. Inoiz ez nuen aldapa bera eta harri artean hain azkar egin korrikan eta ezta ere sekulako aldapetan eskuekin belaunei eutsiz eta mingaina lurrean arrastaka nuela hainbeste sufritu abiadura hain moteletan. Azkenean:

69. Aitor Beneitez Sagarzazu 1h26'14''

Oso oso gustura lehen mendi lasterketa izateko! Hurrengo 3-4 egunetan oinez ibiltzeko ere lanak izan nituen agujetak zirela eta.... Egunen baten beste laskerketaren bat egin beharko da, nahiz eta ondorengo egunetan izandako agujetak atzera botatzen nauen pixka bat.