Zarauzko Triatloirako egun batzuren faltan.....


Larunbat honetan ospatuko da Zarauzko Triatloia (2,9 - 81 -20).....
2013. urteko helburu nagusia........
Nahiz eta ez izan lehenengoa aldia, lehenengoa aldia balitz bezala.....
Ilusioz beterik....
Urduritasun puntu batekin.....
Dagoeneko atseden pixkat hartu eta beste zenbait gauza egiteko gogoz...
Berriz ere Finisher izango naizela ospatzeko irrikan...


Azkeneko asteko zenbakiak:
4,35 kilometro igerian (1h30')
34 kilometro lasterka (2h48')
232 kilometro bizikletan (7h50')

2012. urteko zenbakiak 45 bat minututan hobetzeko gai ikusten dut nire burua. Ea ba egunak laguntzen digun.... Lehenengoa helburua betikoa: Triatloiaren festaz disfrutatu eta berriz ere Finisher izatea.

2012. urteko zenbakiak
Igerian 53'25''
Bizikletan 3h02'53''
Korrikan 1h49'44''
GUZTIRA 5h50'22''

2013. urteko zebakiak
Igerian 48'- 52'
Bizikletan 2h40'- 2h50'
Korrikan 1h28'- 1h32'
GUZTIRA 4h56' - 5h14' bitartean

Triatloiko momenturik garrantzitsu eta hunkigarrienak...

Getarian irteera

Uretatik irteera

Bizikletan Zarautz zeharkatzean

 Boxesetako trantsizioak

Aiako "pareta" %21

Helmugaratzea: Ez litzateke batere geizki egongo 3-aren partez 4 bat (4h57'28'') jejeje

Tick, tack, tick, tack..... Larunbatean 14:15tan  ...... 
...... tick, tack,tick, tack..... 19:15/19:30 FINISHER!!!!



Bilbon FINISHER!!


Joan den Maiatzaren 24ean ospatu zen Ironman erdi distantziako (1,9-90-21) Bilboko triatloia. Hasiera baten ez zegoen nire planen barruan triatloi hau egitea, baina azkeneko momentuan berotu eta izena ematea pentsatu nuen, nahiz eta ez nengoela distantzia horretako triatloia egiteko prestatuta pentsatu. Helburua betikoa, disfrutatu eta aurreko urteko denborak hobetzea.

13:35tan eman zitzaion hasieran triatloiari. Golpe gutxi xamar jaxo eta eman nituen, oso zabalduta irteten bai giñen. Hasieran 600 bat metro ziren rian behera eta bi boia eskumataratz utzi ondoren rian gora beste 1.300 metro inguru. Sentsazioak nahiko onak, nahiz eta hasierako 100 metroetan dagoeneko Bilboko riako uraren pare bat txupito eran (ondoren beste pare bat erori ziren jeje). Rian gorako ibilbidea dexente luzea egin zitzaidan, baina hala eta guztiz ere nahiko gustura: 41'01''

Aspaldi gogoratzen dudan trantsizio motelena egin eta gero (2’18’’) bizikleta hartu eta 90 kilometroko ibilbide gora beheratsuari ekin nion. Lehenengo 3 kilometroak aldapa gora ziren eta dexente triatletak pasa ninduten. Buruarekin jokatu beharra nuela garbi neukan eta neure erritmoari eutsi gero “pott” ez egiteko, eta baita asmatu ere. Viveroko igoera hasiera iritsi arte dexente triatleta pasatu nituen eta Viveron gora ere gehiago izan ziren nik atzean utzi nituenak, ni utzi nindutenak baino. Kilometro gehienetan zehar taldekide diren Txintxu eta Disdira izan nituen inguruan, nahiz eta azkeneko kilometroetan atzean geratu (ahal zen neurrian distantziak mantentzen saiatu giñen, drafting-ik gabeko triatloia bai da. Momentu batzuetan eziñezkoa izen zan, jende pilaketa zela medio). Azkenean 2h55’21’’ eta oso gustura! 

Azkeneko trantsizioa oso azkar egin ondoren (1'11'') 7 kilometroko 3 birei ekin nien korrika. Hasierako 1-2 kilometroetan sentsazioak dexente onak izan ziren eta helburua garbia neukan, 2013ko denbora hobetzea (1h40’25’’). 2-3 kilometro inguruan hankako gihar bat gogortzen hasi eta hanka lurrean behar bezala ezin nuela zapaldu hasi nintzen eta horren ondoren eta segituan tripetako molestiak. 200 bat metro korrikan ala moduz egin ondoren geratu, estiratu eta berriz korrikari ekin nion. Erabaki ona izan zen, tripako molestiak desagertu egin bai ziren eta giharra soltatzea lortu nuen. Erritmo aldaketa dexente izan banitu ere, azkenean 1h37’31’’ behar izan nituen 21 kilometroko ibilbidea amaitzeko. Oso gustura!
2013. urteko alderatuz….
Igerian 7'42'' gutxiago
Bizikletan 18'37'' gutxiago
Korrikan 2'54'' gutxiago
GUZTIRA 29'13'' gutxiago

Laburbilduz oso oso gustura! Gezurra badirudi ere, lasterketa hasi aurretik 30 minutu inguruan uste nuen hobetuko nuela 2013ko emaitza. Egia esan behar bada, 2013an triatloia egiteko kondizioak oso txarrak izan ziren, batiz bat igerian. 100 hipotermia kasu inguru egon ziren. 

Arbizuko eta Azkoitiko Duatloietan bizikletan oso geizki ibili ondoren, bizikletako sentsazioak bereskuratu ditut eta honekin geratzen naiz.

Ezin ditut hitzekin adierazi horrelako lasterketetan bizitzen ditudan sentipenak, sentsazioak eta sentimenduak. Adibidez, maratoi erdiko 16. kilometro inguruan, falta zaizkidan aiton-amonekin gogoratu nintzen eta begiak bustirik nituela indar gehiagorekin ekin nien azkeneko kilometroei. Bestalde triatloia ikustera joaten direnen animoak ezin ditut aipatu gabe utzi. Gero eta distantzia luzeagoko froga izan, jendeak gero eta gehiago animatzen du. Batzuetan animatzen daudenen beraien lagun, seme, guraso, mutil-lagun… sentitzen naiz. A ze nolako animoak banatzen dituzten triatleta guztien artean. Bilboko triatloiean, Guggenheim parera iritsi baino zertxobait lehenago zegoen gizon buru txuri horrekin geratzen naiz. Bera bakar bakarrik zegoen, iñor ez zuen inguruan, eta bere animoak bakarrik entzuten ziren: “Soys unas maquinas”, “Animo que pronto os tomaréis una cerveza” jijijiji eta horrelakoak bat bestearen atzetik, gurutzatzen giñen bakoitzean eta gero eta gogo haundiagoz … Azkeneko biran, gehiago ikusiko ez nuelakoan, hauxe esan nion “Aquí el que se merece un monumento eres tú!” eta ni lasterka urrutiratu arte hitz batzuk gurutzatu genituen elkarrekin. Gogoratzearekin bakarrik oilo ipurdia jartzen zait….. Bilbon izan zen beste triatleta batzuren kroniketan letu dut gizon honen inguruan. Viveroko gainan ere ba omen zegoen. "Aupa Trioburu" ere entzun nuen hor zehar! jeje


Hemendik bi astera Zarautz......

VI. Deba Extreme Triatloia

 


Joan de Larunbatean ospatu zen Debako VI. Triatloia (0,750km - 30km - 5,2km). Azkeneko bi duatloietako emaitza txarrak eta gero Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" taldekidearekin eskuetan jarri nintzen orain dela bi aste, Zarautzeko Triatloia ondo prestatzeko asmoz. Azkeneko bi aste hauetan nahiko egur sartu dit eta nik uste Debako triatloiean somatu nuela.


Argitaratu dituzten sailkapenetan igeriko denborak agertzen dira bakarrik eta ez dakit bizikletan eta korrikan zenbat denbora behar izan nuen, baina sentsazioen arabera hitzegingo dizuet. Igerian 143. postuan irten nintzen uretatik (371 triatletek amaitu genuen froga), aurten igeri oso gutxi egin dudala kontutan hartuta, oso gustura. Sentsazioak ez ziren beste munduko ezer izan baina.... Bizikletan Mendarora joan eta Lasturreko igoera hasten den bidegurutzeraino talde berberarekin egin nuen. Lasturrerako igoeran sentsazioak nahiko onak izan ziren eta oso postu gutxi galdu nituen eta azkenik Lasturretik Itziarrerako igoeran nahiz eta taldetxoa galdu, ez zidan tarte haundirik atera. Korrikan berriz, oso sentsazio onak. Nik uste 3'50''/km-tik oso urruti ez nintzela ibili. Pena bat sailkapenean denborak ez agertzea.
 

Azkenean 120./371tik 1h31'24''ko denborarekin (Sailkapenak gaizki omen daude. Hemen beheko bideoan 1h29'26''-n sartzen naiz helmugan)

Laburbilduz: Oso gustura egindako lasterketarekin.

Hurrengo astean Bilboko Iron man erdia (1,9-90-21)

SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO
BIDEOA

Arbizu, Azkoitia eta Campello labur labur....

Orain dela hilabete pasatxo Arbizuko duatloi motzean hartu nuen parte. Sekulako haizea egin zigun bizikletako zein korrikako sektoreetan eta egia esan gehiegi sufritu nuen. Ez nengoen behar bezala prestatuta + haizea = Bizikletako sektorean erretiratzea behin baino gehiagotan pasa zitzaidan burutik. Korrikan hala eta guztiz ere, Urtarriletik hona egindako entrenamenduek zerbaitetarako balio izan zuten, baina bizikletan bataz bestekoa 23,6Km/h!!!





Apirilak 12an Azkoitiko Duatloia ospatu zen, hau ere distantzia motzean. Azkeneko bi asteetan antolakuntza lanetan buru belarri jardun ostean lasterketan irteteko aukera ikusi nuen, dena nahiko ongi lotuta bai genuen eta bolondres aldetik ere nahiko ondo geunden. Ostiralean lasterkarien poltsak prestatzen, larunbatean goizeko 9tatik bosexak etb muntatzen, gero lasterketan irten eta azkenik dena jaso eta sariak eman. Benetan ez dut hitzik egun guztian zehar sentitutakoaren inguruan. Zuk zeuk buru belarri lasterketa bat prestatzen jardun eta irteteko aukera izatea sekulakoa da eta denak pentsatu bezelako ongi irteten badu....Chapeau!!

Lasterketari dagokionez, azkarregi irten nintzen korrikan eta erritmoa pixka bat jetsi behar izan nuen "pott" ez egiteko. Lehenengo 10 kilometroak 4min/km inguru. Bizikletan oso oso geizki, 3 kilometro ere ez ziren pasa lehenengo taldea galdu nuenetik... ondoren beste talde bat.. ondoren beste bat... bizikletan tente jarri eta ezin nituen 5 segundu ere iraun.. berriz ere exeri egin behar. Giharrak gogor gogor eginda nituen..... Zumarragan buelta hartu eta beherakoan errekuperatu egin nintzen pixkanaka eta sortu genuen taldetxoan behin baino gehiagotan tiraka jardutea lortu nuen. Azkeneko 4,5 kilometroak ere 4min/km inguru. Korrikako azkeneko partzialak egiten ditut ondoen beste lasterkariekin konparatuz... Sufridorea naizelako agian? Baietz uste dut....




Azkenik, aste santuetan Benidormen izan naiz eta joan baino astebete lehenago interneten begira 10 kilometroko lasterketa bat topau nuen Campello izeneko herri batean (Benidormetik 50 minutu trenez) eta nola ez ba, mister karrerasek izena eman. Goizeko 10:30tan izateko nahiko bero egiten zuen eta nahiko aldapatsua zen ibilbidea. Azkenean 73. postuan 686tik 4:06min/km ko erritmoarekin. Esperientzia polita!


Hurrengo astean seguruenik Debako Triatloia egingo dut, nahiz eta oraindik igerian oso berde nagoen eta bizikletan asko hobetzeko. Zarautzko triatloia iritsi aurretik beste triatloien bat ere egingo dut noski eta beste zerbait harrapatzen badut ere hor izango nahiz.

Geroarte!


Denborarik ez...

Kaixo!
Azkeneko bi asteetan ez dut denboraik izan bloga berritzeko Azkoitiko Duatloiaren antolaketan buru belarri ibili naizelako. Gaur gabean oporretara noa eta Apirilak 24rarte ez nahi itzuliko. Orduan idatziko ditut Arbizuko  eta Azkoitiko duatloietako kronikak eta bestalde duatloiaren antolaketaren inguruan zerbait idazteko asmoa ere badut... batiz bat izen emateen prezioen inguruan eta antolaketaren inguruan...

Ongi izan eta oporrak disfrutatu!!!