VI. Deba Extreme Triatloia

 


Joan de Larunbatean ospatu zen Debako VI. Triatloia (0,750km - 30km - 5,2km). Azkeneko bi duatloietako emaitza txarrak eta gero Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" taldekidearekin eskuetan jarri nintzen orain dela bi aste, Zarautzeko Triatloia ondo prestatzeko asmoz. Azkeneko bi aste hauetan nahiko egur sartu dit eta nik uste Debako triatloiean somatu nuela.


Argitaratu dituzten sailkapenetan igeriko denborak agertzen dira bakarrik eta ez dakit bizikletan eta korrikan zenbat denbora behar izan nuen, baina sentsazioen arabera hitzegingo dizuet. Igerian 143. postuan irten nintzen uretatik (371 triatletek amaitu genuen froga), aurten igeri oso gutxi egin dudala kontutan hartuta, oso gustura. Sentsazioak ez ziren beste munduko ezer izan baina.... Bizikletan Mendarora joan eta Lasturreko igoera hasten den bidegurutzeraino talde berberarekin egin nuen. Lasturrerako igoeran sentsazioak nahiko onak izan ziren eta oso postu gutxi galdu nituen eta azkenik Lasturretik Itziarrerako igoeran nahiz eta taldetxoa galdu, ez zidan tarte haundirik atera. Korrikan berriz, oso sentsazio onak. Nik uste 3'50''/km-tik oso urruti ez nintzela ibili. Pena bat sailkapenean denborak ez agertzea.
 

Azkenean 120./371tik 1h31'24''ko denborarekin (Sailkapenak gaizki omen daude. Hemen beheko bideoan 1h29'26''-n sartzen naiz helmugan)

Laburbilduz: Oso gustura egindako lasterketarekin.

Hurrengo astean Bilboko Iron man erdia (1,9-90-21)

SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO
BIDEOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario