Bilbon FINISHER!!


Joan den Maiatzaren 24ean ospatu zen Ironman erdi distantziako (1,9-90-21) Bilboko triatloia. Hasiera baten ez zegoen nire planen barruan triatloi hau egitea, baina azkeneko momentuan berotu eta izena ematea pentsatu nuen, nahiz eta ez nengoela distantzia horretako triatloia egiteko prestatuta pentsatu. Helburua betikoa, disfrutatu eta aurreko urteko denborak hobetzea.

13:35tan eman zitzaion hasieran triatloiari. Golpe gutxi xamar jaxo eta eman nituen, oso zabalduta irteten bai giñen. Hasieran 600 bat metro ziren rian behera eta bi boia eskumataratz utzi ondoren rian gora beste 1.300 metro inguru. Sentsazioak nahiko onak, nahiz eta hasierako 100 metroetan dagoeneko Bilboko riako uraren pare bat txupito eran (ondoren beste pare bat erori ziren jeje). Rian gorako ibilbidea dexente luzea egin zitzaidan, baina hala eta guztiz ere nahiko gustura: 41'01''

Aspaldi gogoratzen dudan trantsizio motelena egin eta gero (2’18’’) bizikleta hartu eta 90 kilometroko ibilbide gora beheratsuari ekin nion. Lehenengo 3 kilometroak aldapa gora ziren eta dexente triatletak pasa ninduten. Buruarekin jokatu beharra nuela garbi neukan eta neure erritmoari eutsi gero “pott” ez egiteko, eta baita asmatu ere. Viveroko igoera hasiera iritsi arte dexente triatleta pasatu nituen eta Viveron gora ere gehiago izan ziren nik atzean utzi nituenak, ni utzi nindutenak baino. Kilometro gehienetan zehar taldekide diren Txintxu eta Disdira izan nituen inguruan, nahiz eta azkeneko kilometroetan atzean geratu (ahal zen neurrian distantziak mantentzen saiatu giñen, drafting-ik gabeko triatloia bai da. Momentu batzuetan eziñezkoa izen zan, jende pilaketa zela medio). Azkenean 2h55’21’’ eta oso gustura! 

Azkeneko trantsizioa oso azkar egin ondoren (1'11'') 7 kilometroko 3 birei ekin nien korrika. Hasierako 1-2 kilometroetan sentsazioak dexente onak izan ziren eta helburua garbia neukan, 2013ko denbora hobetzea (1h40’25’’). 2-3 kilometro inguruan hankako gihar bat gogortzen hasi eta hanka lurrean behar bezala ezin nuela zapaldu hasi nintzen eta horren ondoren eta segituan tripetako molestiak. 200 bat metro korrikan ala moduz egin ondoren geratu, estiratu eta berriz korrikari ekin nion. Erabaki ona izan zen, tripako molestiak desagertu egin bai ziren eta giharra soltatzea lortu nuen. Erritmo aldaketa dexente izan banitu ere, azkenean 1h37’31’’ behar izan nituen 21 kilometroko ibilbidea amaitzeko. Oso gustura!
2013. urteko alderatuz….
Igerian 7'42'' gutxiago
Bizikletan 18'37'' gutxiago
Korrikan 2'54'' gutxiago
GUZTIRA 29'13'' gutxiago

Laburbilduz oso oso gustura! Gezurra badirudi ere, lasterketa hasi aurretik 30 minutu inguruan uste nuen hobetuko nuela 2013ko emaitza. Egia esan behar bada, 2013an triatloia egiteko kondizioak oso txarrak izan ziren, batiz bat igerian. 100 hipotermia kasu inguru egon ziren. 

Arbizuko eta Azkoitiko Duatloietan bizikletan oso geizki ibili ondoren, bizikletako sentsazioak bereskuratu ditut eta honekin geratzen naiz.

Ezin ditut hitzekin adierazi horrelako lasterketetan bizitzen ditudan sentipenak, sentsazioak eta sentimenduak. Adibidez, maratoi erdiko 16. kilometro inguruan, falta zaizkidan aiton-amonekin gogoratu nintzen eta begiak bustirik nituela indar gehiagorekin ekin nien azkeneko kilometroei. Bestalde triatloia ikustera joaten direnen animoak ezin ditut aipatu gabe utzi. Gero eta distantzia luzeagoko froga izan, jendeak gero eta gehiago animatzen du. Batzuetan animatzen daudenen beraien lagun, seme, guraso, mutil-lagun… sentitzen naiz. A ze nolako animoak banatzen dituzten triatleta guztien artean. Bilboko triatloiean, Guggenheim parera iritsi baino zertxobait lehenago zegoen gizon buru txuri horrekin geratzen naiz. Bera bakar bakarrik zegoen, iñor ez zuen inguruan, eta bere animoak bakarrik entzuten ziren: “Soys unas maquinas”, “Animo que pronto os tomaréis una cerveza” jijijiji eta horrelakoak bat bestearen atzetik, gurutzatzen giñen bakoitzean eta gero eta gogo haundiagoz … Azkeneko biran, gehiago ikusiko ez nuelakoan, hauxe esan nion “Aquí el que se merece un monumento eres tú!” eta ni lasterka urrutiratu arte hitz batzuk gurutzatu genituen elkarrekin. Gogoratzearekin bakarrik oilo ipurdia jartzen zait….. Bilbon izan zen beste triatleta batzuren kroniketan letu dut gizon honen inguruan. Viveroko gainan ere ba omen zegoen. "Aupa Trioburu" ere entzun nuen hor zehar! jeje


Hemendik bi astera Zarautz......

4 comentarios: