VI. Deba Extreme Triatloia

 


Joan de Larunbatean ospatu zen Debako VI. Triatloia (0,750km - 30km - 5,2km). Azkeneko bi duatloietako emaitza txarrak eta gero Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" taldekidearekin eskuetan jarri nintzen orain dela bi aste, Zarautzeko Triatloia ondo prestatzeko asmoz. Azkeneko bi aste hauetan nahiko egur sartu dit eta nik uste Debako triatloiean somatu nuela.


Argitaratu dituzten sailkapenetan igeriko denborak agertzen dira bakarrik eta ez dakit bizikletan eta korrikan zenbat denbora behar izan nuen, baina sentsazioen arabera hitzegingo dizuet. Igerian 143. postuan irten nintzen uretatik (371 triatletek amaitu genuen froga), aurten igeri oso gutxi egin dudala kontutan hartuta, oso gustura. Sentsazioak ez ziren beste munduko ezer izan baina.... Bizikletan Mendarora joan eta Lasturreko igoera hasten den bidegurutzeraino talde berberarekin egin nuen. Lasturrerako igoeran sentsazioak nahiko onak izan ziren eta oso postu gutxi galdu nituen eta azkenik Lasturretik Itziarrerako igoeran nahiz eta taldetxoa galdu, ez zidan tarte haundirik atera. Korrikan berriz, oso sentsazio onak. Nik uste 3'50''/km-tik oso urruti ez nintzela ibili. Pena bat sailkapenean denborak ez agertzea.
 

Azkenean 120./371tik 1h31'24''ko denborarekin (Sailkapenak gaizki omen daude. Hemen beheko bideoan 1h29'26''-n sartzen naiz helmugan)

Laburbilduz: Oso gustura egindako lasterketarekin.

Hurrengo astean Bilboko Iron man erdia (1,9-90-21)

SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO
BIDEOA

Arbizu, Azkoitia eta Campello labur labur....

Orain dela hilabete pasatxo Arbizuko duatloi motzean hartu nuen parte. Sekulako haizea egin zigun bizikletako zein korrikako sektoreetan eta egia esan gehiegi sufritu nuen. Ez nengoen behar bezala prestatuta + haizea = Bizikletako sektorean erretiratzea behin baino gehiagotan pasa zitzaidan burutik. Korrikan hala eta guztiz ere, Urtarriletik hona egindako entrenamenduek zerbaitetarako balio izan zuten, baina bizikletan bataz bestekoa 23,6Km/h!!!





Apirilak 12an Azkoitiko Duatloia ospatu zen, hau ere distantzia motzean. Azkeneko bi asteetan antolakuntza lanetan buru belarri jardun ostean lasterketan irteteko aukera ikusi nuen, dena nahiko ongi lotuta bai genuen eta bolondres aldetik ere nahiko ondo geunden. Ostiralean lasterkarien poltsak prestatzen, larunbatean goizeko 9tatik bosexak etb muntatzen, gero lasterketan irten eta azkenik dena jaso eta sariak eman. Benetan ez dut hitzik egun guztian zehar sentitutakoaren inguruan. Zuk zeuk buru belarri lasterketa bat prestatzen jardun eta irteteko aukera izatea sekulakoa da eta denak pentsatu bezelako ongi irteten badu....Chapeau!!

Lasterketari dagokionez, azkarregi irten nintzen korrikan eta erritmoa pixka bat jetsi behar izan nuen "pott" ez egiteko. Lehenengo 10 kilometroak 4min/km inguru. Bizikletan oso oso geizki, 3 kilometro ere ez ziren pasa lehenengo taldea galdu nuenetik... ondoren beste talde bat.. ondoren beste bat... bizikletan tente jarri eta ezin nituen 5 segundu ere iraun.. berriz ere exeri egin behar. Giharrak gogor gogor eginda nituen..... Zumarragan buelta hartu eta beherakoan errekuperatu egin nintzen pixkanaka eta sortu genuen taldetxoan behin baino gehiagotan tiraka jardutea lortu nuen. Azkeneko 4,5 kilometroak ere 4min/km inguru. Korrikako azkeneko partzialak egiten ditut ondoen beste lasterkariekin konparatuz... Sufridorea naizelako agian? Baietz uste dut....




Azkenik, aste santuetan Benidormen izan naiz eta joan baino astebete lehenago interneten begira 10 kilometroko lasterketa bat topau nuen Campello izeneko herri batean (Benidormetik 50 minutu trenez) eta nola ez ba, mister karrerasek izena eman. Goizeko 10:30tan izateko nahiko bero egiten zuen eta nahiko aldapatsua zen ibilbidea. Azkenean 73. postuan 686tik 4:06min/km ko erritmoarekin. Esperientzia polita!


Hurrengo astean seguruenik Debako Triatloia egingo dut, nahiz eta oraindik igerian oso berde nagoen eta bizikletan asko hobetzeko. Zarautzko triatloia iritsi aurretik beste triatloien bat ere egingo dut noski eta beste zerbait harrapatzen badut ere hor izango nahiz.

Geroarte!


Denborarik ez...

Kaixo!
Azkeneko bi asteetan ez dut denboraik izan bloga berritzeko Azkoitiko Duatloiaren antolaketan buru belarri ibili naizelako. Gaur gabean oporretara noa eta Apirilak 24rarte ez nahi itzuliko. Orduan idatziko ditut Arbizuko  eta Azkoitiko duatloietako kronikak eta bestalde duatloiaren antolaketaren inguruan zerbait idazteko asmoa ere badut... batiz bat izen emateen prezioen inguruan eta antolaketaren inguruan...

Ongi izan eta oporrak disfrutatu!!!

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia


Lasterketa ia guztian nire alboan izan nuen lagun taldea.

Joan den larunbatean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian hartu nuen parte. Nire hirugarren parte hartzea jarraian froga honetan. Beti bezala, helburua aurreko urteko denbora hobetzea eta disfrutatzea izango litzateke, baina kuadrillako Koldorekin nuen apustua izanda, normalean egiten dudana baino korrika gehiago egiten ibili naiz, bizikleta eta igeria pixka bat aldera utziz. Apustua nik berari 16'40''baino gehiago ateratzea zen eta azkenean 15'06'' atera nizkion. Zorionak Koldo! Hurrengo urterako erronka hor daukagu: 15'16'' jeje


Lasterketa hasi aurretik, kilometroa 4 minututan egitera zijoan Azkoitia-Azpeitiako lagun talde batekin batu nintzen. Helburu nagusia 1h24'00'' hurbiltzea zen (Nire marka pertsonala 1h28'35'' - Gasteiz 2012). Kontutan hartuta nire aurreko bi parte hartzetan 1h29''tik jeisteko kapaz ez naizela, sekulakoa zen 1h24'ra hurbiltzea.

 
Azkeneko 2-3 kilometroak gehiagi sufritu banuen ere azkenean 1h24'22'' helmugan. Nire marka pertsonala 5 minutu pasatxon jeitsita!! Benetan oso-oso pozik, nahiz eta ez nuen beste helburua bete, Koldori irabaztea! jeje
 
Kuadrillakoak (Porrukala 70) lasterketa amaitu ostean:
 
Pedro, Enata eta ni
Mitxel, Koldo eta Alkorta
 
Eskerrikasko  ia lasterketa guztian zehar gure taldetxoan egon ziñeten guztioi (Alex, Matzinger, Antonio Carmona, Mitxel, Txitxas, Iñaki Gonzalez...) eta  lasterketetara animatzera hurbiltzen zaretenoi, zuek gabe ez litzateke berdiña izango eta!
 
Bihar Arbizuko Duatloia (8-32-4). Nire 2014. urteko bigarren duatloia. Orain pixkanaka bizikletan eta igerian orduak sartze hasi behar, Azkoitiko duatloirako eta Zarautzeko Triatloirako (besteak beste) forma hartzen joateko.
 
 
 
 

Oñatiko Duatloia

Joan den Larunbatean Oñatiko Duatloiean hartu nuen parte. 2014. urteko nire lehenengo duatloia hain zuzen ere. Korrikan dexente ibili naiz aspaldia, gaur ospatuko den Azkoitia Azpeitia maratoi erdian 1h24'00'' inguratzeko helburua bai diot neure buruari. Bizikletan berriz urtea hasi denetik gutxi xamar ibili naiz eta horrek ematen zidan "beldur" pixkat. Korrikan nahiko gustura, batiz bat azkeneko 5 kilometroekin. Duatloi gehienetan azkeneko korrikako partzialean postu dexente aurreratzen ditut. Bizikletan berriz juxtu xamar. Bergararte ondo, Antzuolararte hala moduz taldearekiko metro gutxi xamar galduz, baina deskarga igotzen hasi orduko pott! Orokorrean gustura xamar.


10km : 40'19'' (4'02'') 
40km : 1h19'28'' (20,2km/h)
5km : 21'12'' (4'14'')

GUZTIRA : 188. (2h20'59'')

Nire laugarren parte hartzea izan da jarraian eta ahal den neurrian urtero Oñatiko Duatloiko irteeran egotea gustatuko litzaidake. Nire duatloi egutegiko fijotako bat bai da. 

Hona hemen azkeneko lau parte hartzetao sailkapenak:

2011: 2h20'46''
2012: 2h18'54''
2013: 2h27'42''
2014: 2h20'59''

... eta gaur Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia! 1h24'00''ra inguratu bai? Ea horrela den!