2014. urteko balantzea / 2015. urteko helburuak

2014. urteko balantzea
2014. urtea, duatloiak eta triatloiak egiten daramatzadan laugarren urtea izan da. 2011n triatloian debutatu nuenetik Donostiko Onditz triatloian, euri asko egin duela esan dezaket. 2013. urtean IronMan distantziako triatloiarekin animatu nintzen, baina egia esan nahiko "nazkatuta" amaitu nuen entrenamenduekin, batiz bat arratsaldeko 18:00tan iristen naizelako lanetik etxera eta eguna lanean eta entrenatzen pasatzen nituelako. Baina merezi izan zuen noski! 2014. urtea berriz pixka bat lasaiago hartzea erabaki nuen eta horrela izan da. 9 lasterketa, 3 duatloi eta 5 triatloi egin ditut eta hauen artean gutxitan falta izatea espero dudan Behobia-Donostia (4 aldiz egin dut), Oñatiko Duatloia (4) eta Zarautzeko Triatloia (3).

Hauek izan dira 2014. urtean guztira eginiko entrenamenduak:
Korrika: 120h40' (1538km)
Bizikleta: 117h53' (2969km)
Igeriketa: 19h55' (50,6km)

Azkoitia-Azpeitia

 
Oñatiko Duatloia

 
Zarautzeko Triatloia

Urteko helburu nagusia Zarautzeko Triatloia zen eta zehazki 5 ordutik jeistea. Igerian oso ondo egin nuen baina bizikletako 65. kilometro inguruan pott! Bizikleta ala moduz amaitzea lortu eta "korrikan" egin beharreko maratoi erdia 2h02'12'' amaitzea lortu nuen... Bizikletako sektore amaieran helburua garbi neukan: Hala moduz amaitzea. Eta horrela izan zen... 

Hauek dira futbola alde batera utzi eta duatloi eta triatloiak egiten hasi nintzenetik, 2014. urterarteko entrenamentu eta konpetizioen zenbakiak:


2015. urteko helburu nagusiak
Duatloi eta triatloiez gozatzen jarraitzeaz gain, 2015. urterako helburu nagusia 2014. urteko berbera izango da: Zarautzeko Triatloian sub5h izatea.

Bestalde, Apirilaren 26an Tarragonako Terres de L'Ebren ospatuko  den distantzia erdiko triatloian izango naiz hainbat taldekiderekin batera eta baliteke baita ere Iruñan lehenengo aldiz ospatuko den distantzia erdiko triatloian eta hirugarren urtez jarraian Bilboko distantzia erdiko triatloian egotea.

Azkenik inguruan ospatzen diren hainbat triatloi duatloi eta lasterketetan ere hartuko duk parte. Besteak beste Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian doblajea eginez, Azkoitiko 10km, Behobia-Donosti.... 

Besterik gabe, hasi da duatloi-triatloi aurredenboraldia...







No hay comentarios:

Publicar un comentario