Denboraldiko lehenengo triatloia: Senpere

Joan den Igandean Iparraldean izan nintzen Senpereko triatloi olinpikoa (1,5 - 40 - 10) egiten. Akerra, Txartxa, Apalantza eta ni izan giñen Azkoitiko Triatloi Taldetik gerturatu giñen taldekideak.  Denboraldiko lehenengo triatloia nuen eta beti bezala hasi aurretik betiko nerbioak agerian ziren. Azkeneko egunetan nahiko sentsazio onak izan nituen entrenamenduetan eta nahiz eta sarritan hankak erdi nekatuta antzematen ditudan, uste nuen gauzak nahiko txukun egiteko moduan nintzela.




Igerian bertako lakuan egiten zen eta egia esan parajea ezin hobea zen. Irteera eman eta hasieratik ez nindoan espero edo nahi bezala, hala eta guztiz ere nahiko txukun egin nituen 750 metroko bi bira (nik aukeran beti nahiago izaten dut buelta bakar batera izatea...) Uretatik irten eta neoprenoa ezin kenduta boxesetara abiatu nintzen. Boxesak aldapa behera zeuden eta harri txintxorrez beterik zegoen lurra! Trantsizioa ahal nuen azkarrena egin eta bizikletari ekin nion.

Bizikletan 20 kilometroko bi buelta ziren eta egia esan espero baino gogorragoak. Lehenengo kilometroak egin orduko lehenengo aldapa koxkorrak agertu ziren. Lehenengo kilometroetan hainbat lasterkari pasatu nituen, baina aldapatxoak hasi orduko konturatu nintzen hankak nekatu xamar zeudela hasieratik horrelako egurra sartzeko. Erritmoa zertxobait jeitsi nuen eta naiz eta jendea aurreratzen jarraitu gehiago ziren ni aurreratzen nindutenak. Lehenengo bira amaitu eta argi neukan bigarren bira hobetoago eta azkarrago joango zela. Bigarren biran ia iñortxok ere ez ninduen pasa eta aldiz 5 bat pasatu nituen. Bizikleta gogorra egin zitzaidan!


Bizikleta utzi eta hasiera batean gustuen aurkitzen naizen korrikako segementuari ekin nion. Lehenengo kilometro terdiak oso ondo, erritmo biziz, baina orduan tripako miña hasi zitzaidan... pauso bat, bi hiru... miña areagotzen zijoan eta erretiratu beharra izango nuela pentsatu nuen. Momentu horretan burura etorri zitzaizkidan orain arte 3 urte hauetan egin ditudan ia 60 lasterketetan behin ere ez naizela bide bazterrean botata geratu eta lehenengo aldiak ez zuela iritsi behar Senperen. Aurrera jarraitu behar nuela erabaki nuen eta 200-300 bat metro oinez egin ondoren berriz ere korrika egiteari ekin nion eta tripako miñik ez zen ageri ia. Gero eta hobetoago sentitzen nijoan heinean erritmoa bizituz joan nintzen eta azkenean 10 kilometroak nahiko erritmo bizian amaitu nituen.




Azkenean 2h 34' behar izan nituen 202, postuan amaitu nuelarik lasterketa.
Nahiz eta lasterketa ez nuen nahi eta espero bezala egin gustura geratu naizela esan daiteke. Argi dago oraindik hobetu beharra dagoela, baina bide honetik noala uste dut.
Hurrengo larunbatean (Maiatzak 18) Bilboko Iron Man erdia egingo dut. Gasteizerako lehenengo testa izango da. Ea ba nola joaten zaidan.

SAILKAPENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario