Bilboko triatloia

Larunbatean Bilboko Triatloian hartu nuen parte. Denboraldiko lehenengo IronMan erdia nuen  (1,9 - 90 - 21) eta sentsazioak onak ziren. Eguraldia aste hasieratik bagenekien oso txarra izango zela eta IronMan erdi batek duen gogortasunaz gain, horri ere aurka egitea tokatu zitzaigun. 

 12:20an eman zitzaion irteera igeriketako segmentuari. Izena emandako 700 parte hartzailetatik 153 ez ziren irteera gunera agertu. Eguraldiagaitik? Ba nire ustez gehiengoak bai! Irteera eman eta lehendabiziko 750 metroak uraren norantzan egin genuen igeri eta Geggenheim pare horretan bi boya eskubitara utziz beste 1.250 metro uraren norabidearen aurka. Uraren tenperatuta 14,4º tan zegoela esaten zuten antolatzaileek (aurreko egunean neurtuta), baina bertan parte hartzaile batek neurtu omen zuen eta 11-12º bitartean aurkitzen omen zen (Legeen arabera 13º tik behera debekatuta dago igeriko sektorea egitea). Hainbat lasterkari uretatik atera behar izan zuten hiportermiak jota. Gurutze Gorriaren arabera 100 bat izan ziren eta bat ospitalera eraman behar izan zuten. Atera kontuak nolako hotza zegoen ure. Gainera uretako sektorea asko luzatu zitzaigun. Lehengo urtean Getxoko IronMan erdian 38 minutu inguru behar izan banituen 1,9 kilometroko igeriketa burutzeko, Bilbon distantzia berbera egiteko 48 minutu inguru!

Uretatik irten eta eskailerak hala moduz igo ondoren, nire boxesetarako gunera iritsi nintzen bista erdi borroso nuela. Trantzisioan bizikletarako erropak hartu (Txalekoa eta mangitoak) eta bizikletako ibilbideari ekin nion. Lehenengo 15 kilometroetan oso ondo moldatu nintzen. Akoplatuta joateko aprobetxatu nuen ia laua bai zen ibilbidea, baina Bibero igotzen hasi eta orduan lanak. Pixkanaka nire erritmoa aurkitzen joan nintzen eta mendatea gustura igo nuen. Ondoren beste mendikoxkor bat eta berriz ere Bibero. Mendatea nolakoa zen banekienez buruarekin jokatu eta hasieratik neure erritmoa hartzen ahalegindu nintzen mendatea gusturago igotzeko. Bibero jaitsi eta berriz ere boxesetan nintzen. Ia 28 km/h-ko bataz besteko abiadura eta 3 ordu eta 13 minutuko denbora 90 kilometroko ibilbidea burutzeko. Denbora ia guztian euria egin zigun eta haizeak jotzen zuenean hezurrak ere hoztu egiten zitzaizkidan. Sekulako hotza!

Bizikleta utzi, aldaketa nahiko azkarra egin eta 21 kilometro lasterka! Uf, oraindik mundu bat nuela aurretik sentitzen nuen, edozer gerta zitekeen kilometro guzti hoietan zehar. Lehenengo 4-5 kilometroa 4:20ko erritmora! Benetan harriturik neure buruarekin. Gainera errez nindoala ematen zuen, baina aspaldian lagun dudan iskioko miña eta horren lengusua den hanka berdiñeko bolako molestia segituan agertzen joan ziren. Benetan zaila zela ikusten nuen erritmo hoietara mantentzea. Nahiz eta pixkanaka erritmoa jaisten joan, niretzat oso onak diren erritmoak mantendu nituen. Azkenean 4:38ko bataz besteko erritmoa. Sailkapenaren arabera 40 postu aurreratu nituen korrikako segmentuan. Nik gehiago zirelakoen nengoen pasatu nuen jende pilla kontutan hartuta. Azkenean 5h 43' 06'' eta 129. postuan. Benetan oso gustura! Sailkapenean erditik aurrera eta korrikako segmentuko sentsazio oso honekin, nahiz eta eskubiko hankan aspaldian dudan molestiak hor jarraitzen duen.

ARGAZKIAK
SAILKAPENA

Igande gabean botaka egitera esnatu nintzen. Astelehena gaixo eta Asteartean hala moduz. dagoeneko entrenamentuekin jarraitzen dut. Hurrengo astean Ondarru %85era eta Ekainak 8an urteko bigarren helburua egitera. Zarauzko IronMan erdia!


PD1. Eskerrikasko Jon Kepa Zarrabe! Zu bezelako irakurle fiñek bloga eguneratzeko indarrak ematen dizkidate eta jeje.

PD.2 Ez nuke amaitu nahi aipatu gabe interneten topatu ditudan eta hainbeste gustatzen zaizkidan hainbat eta hainbat argazki. Benetan harro sentitzen naiz kirol honen parte izateagaitik. Triatloia hiru kirol baino zerbait gehiago dela gero eta argiako daukat, ;)



 








5 comentarios:

  1. Zorionak! Latza behar du holako baldintzetan bukatu izanak! Zarautzera ni baino lasaiago joanen haiz!

    ResponderEliminar
  2. Eskerrikasko Gorka! Zarautzeko helburua triatloiaz goxatzea da, eta ahal bada lehengo denbora al den gehien hobetzea jejeje Zarautzerarte!!

    ResponderEliminar
  3. Nire helburu aldiz, uretatik ateratzea izanen da, jesus, ze nolako beldurra ematen didan uretako sektoreak...

    ResponderEliminar
  4. Horrelako baldintzetan ibiltzeak haundiagotzen du zeuen ahalegina. Zorixonak!!!!!!

    ResponderEliminar