2011. urteko zenbakiak

Hona hemen 2011. urteko guztira eginiko zenbakiak. Nire lehenengo urtea izan da duatloi triatloi mundu honetan eta espero dut 2012. urtea askoz ere hobeagoa izatea. 2011an ingenieritzako azkenengo azterketak eta lesioa medio ez nuen nahi bezalako denboraldia izan, baina hala ere lehenengo urtea izateko nik uste dut ez dela gaizki egon futboletik datorren kirolari batentzat.

Ikusten den bezala debora gehiena korrika egiten igaro dut, bizikletan behar baino gutxiago eta igeriketan berriz bat ere ez. Guztira 184 egunetan entrenatu dut eta 181tan atseden egin dut.


Beste sarreretan esan bezala Gorka Bizkarrarekin hasi nintzen entrenatzen orain dela bi aste eta orain hiru kirolak behar bezala ari naiz uztartzen 2012. urtean zehar ditudan helburu nagusiak betetzeko asmoz eta bidean dauden hainbat duatloi, triatloi eta lasterketa frogetan, ahal den neurrian, mailarik onena emateko.



Ea ba nola joaten zaigun!
Gorkari kasu eginez gero ondo seguru! jejeje

2. astea

2. astea ere "bota" dut dagoeneko. Lehenengo astea baino zertxobait gogorragoa egin zait  baina hala eta guztiz ere oraindik fresko xamar ikusten dut nire burua, nahiz eta Osteguneko korrika saioak hankak pixka bat ikututa utzi zizkidan (Ostiraleko deskantsua oso ondo etorri zitzaidan). 3. aste hau lasai antzera joango da ta 4.go astean berriz egur pixka bat. Hauek izan dira aste honetako nire zenbakiak:

Igeriketa: 2,7km (1h10'00'')
Bizikleta: 69,16km (2h28'52'')
Korrika: 28,59km (2h21'35'')

Aste honetan aurkitutako foro bat:
www.fototriatloi.org

Lehenengo astea

Lehengo astean Gorka Bizkarra-ren blogean triatloiko entrenatzaile titulua atera zuela ikusi nuen. Aspaldi danik naiz bere blogaren jarraitzaile eta triatleta bezala ere asko miresten dut, bere emaitzak ikustea besterik ez dago. Berarekin jarri nintzen kontaktuan eta segituan jarri giñen lanean. Nire blogaren berri eman nion ni hobeto ezagutzeko eta bestalde galdetegi batzuk pasatu zizkidan nire nondik norakoak ezagutzeko. Aste hau izan da lehenengoa eta egia esan oso gustura nago. 

Hauek izan dira lehenengo asteko zenbakiak:
Korrika: 22km
Bizikleta: 91km
Igeriketa: 2,3km

2012ko helburu nagusiak Extreme Man 113 Getxo (Half Iron Man) eta Zarauzko Triatloia (Half Iron Man) ditut eta bitartean Euskal Zirkuituko hainbat duatloi eta triatloietan hartuko dut parte.





Azpeitiko San Silbestrea


Joan den Abenduak 31an Azpeitian ospatu zen San Silbestrean hartu nuen parte. Helburua kilometroa 3'50'' inguruan egitea zen Azkoitiko 10 kilometroak 3'56''n egin nuela kontutan hartuta. Beroketa ariketak egiterako orduan hanketako sentsazioak ez ziren batere onak eta banekien oso zaila izango nuela denbora hoietan ibiltzea. Azkenean 3'56''ko erritmoan irten zitzaidan lasterketa 92. postuan amaituaz. Guztira 7,4 kilometroko ibilbidean eginiko denbora 29'08'' izan zelarik.

Otsailak 12an Duatloien denboraldia asten da eta pixkanaka bizikleta gehiago eta korrikako entrenamendu gogorragoak sartzen asi beharko dut.

Hona hemen duatloi eta triatloi 2012ko denboraldi berriaren aurre-egutegia: www.triatloi.org