Gasteizko Maratoi Erdia

Joan den Igandean Gasteizko Maratoi Erdian izan nintzen. 2012. urteko laugarren maratoi erdia nuen (bi urtetan 7 egin ditut) eta helburu nagusia lehengo urteko 1h30'25'' denbora hobetzea zen. Nire burua 1h28'00'' azpitik egiteko moduan ikusten nuen eta hasierako kilometroetan lortuko nuelakoan nengoen erritmo biziz egin bai nituen. Kilometroak aurrera joan ahala haize gehiago egiten asi zen (Nekearen ondorioz agian gehiago nabaritu nuen haizea) eta nuen guztia emanez amaitu nuen lasterketa. Azkenean enuen lortu helburua %100ean betetzea, baina azkenean 1h28'42'' denbora egitea lortu nuen. Orain arte gehien gustatu zaidan maratoi erdia da Gasteizko hau. Hurrengo urtean berriz!



No hay comentarios:

Publicar un comentario