Lehenengo maratoia amaituta!


Nire lehenengo maratoia ere erori da!!
Hasiera batean ez nuen asmorik aurten maratoirik egiteko, baina beti bezala burua berotu eta izena ematea erabaki nuen. Entrenaturiko gehienengo distantzia... Behobia-Donostia maratoi erdia!!! 20 kilometro hain zuzen ere. Hau kontutan izanda eta Behobia-Donostia maratoi erditik honako bi asteetan hankak guztiz errekuperatu gabe nituela ekin nion maratoiak osatzen duen 42,195 kilometroko distantzia burutzera. Badakit oso buru gogorra naizela, baina ala eta guztiz ere ez nekien zerrekin aurkituko nintzen kilometroak luuuuze egiten diren une hoietan (35. kilometrotik aurrera batiz bat). Azkenengo 8 kilometroak ahal nuen bezala korrika eginez iritsi nintzen Anoetan aurkitzen zen helguga gunera. Helburua beteta!


OFIZIALA: 42,195km 3h35'31''  (5'06''ra kilometroa)








No hay comentarios:

Publicar un comentario