Hondarribiko Triatloia!!


Joan den Larunbatean Hondarribiko triatloien izan nintzen. Giro bikaina zegoen triatloian lehiatu eta gozatzeko. Bizikletako eta korrikako segmentuetarako erropak boxesetan utzi eta igeriko irteera gunera abiatu giñen pixkanaka.


Berotzeko igeri pixkat egin eta irteerara joan giñen. Bertan 10-15 minutu egon behar izan genuen gutxi gora behera azkenengo neska uretatik irten arte. Itxarote denbora izurri luzea egin zitzaidan! Eta halako batean irteera eman zuten... PIIIII!!!


Lehenengo brazadak ematearekin batera iritsi ziren lehenengo golpeak. 100 metro egiterako norbaitek ostikada galanta eman zidan sudurrean! Lehenengo bollaraiño sentsasio onak! Bigarren bollara ondo! Hirugarren bollara bidean atzekoak distantziak gaizki neurtu eta ostikada galanta eman nion muturrean (Miñez egin zuen ohiua ere entzun nuen... sentitzen dut!). Hirugarren bollara ondo eta hortik hondarretaraiño erritmoa pixka bat azkartuz gustura!


Trantsizioa ahal den azkarrena egin eta Hondarribiko farorako bidean gora abiatu giñen. Faroa igotzen asi eta... GPS-a falta! Erori egin zitzaidan eta ez nintzen konturatu!!!! Triatloia bukatutakoan norbaitek fede onez antolatzaileei emango dietelakoan aurrera jarraitu nuen. Dudan guztia eman Guadalupen gora eta ondoren berriz farora eta azkenik boxesetara berriz. Bizikleta utzi eta korrikan berriz ere ahal dudan guztia emateko prest!


Sekulako errtimoarekin asi nitzen korrikan eta lehenengo 3 kilometroetan hamar bat pertsona aurreratu nituen (GPS-a galdu nuezen ezin jakin erritmoa). Baina 4. kilometroa egiten hasi orduko sekulako tripako miña eta botaka egiteko gogoa sartu zitzaidan. Metro bat, bi, hiru... ehun! eta gero eta gaizkiago! Bide bazterrerantz joatea ere otu zitzaidan, baina burugogorkerian aurrera! Gero eta makalako nindoan, baina horrelako batean golpera errekuperatu eta azkeneko kilometroan pixka bat zakatzeko denbora eman zidan.


Azkenean 168. postuan amaitu nuen 1h 20' 04''ko denborarekin! Korrikako laugarren kilometroa kenduta gustura egindako lanarekin.



Aste honetan berriz Ondarroako distantzia motzeko triatloia. Euskadiko Txapelketa izango da!

p.d. Norbaitek antolakuntzari nire GPSa eman zion! Eskerrikasko!!

ASTEBETE FALTA DA ZARAUZKO TRIATLOIRAKO. URDURITASUNA...


No hay comentarios:

Publicar un comentario