Bermeoko Triatloia 2012


Joan den Larunbatean ospatu zen Triatloiko Euskal-Nafar zirkuitua irikitzen zuen Bermeoko Triatloia (0,75-25-5). Aspaldidanik nengoen triatloia egiteko irrikitan, joan den urteko Irailetik triatloi batean parte hartu gabe nengoen. Bizikletan eta korrikan banekien gutxi gora behera nola ibiliko nintzen, baina igeriketako hasierako masifikazioak eta nola moldatuko nintzenaren bildurrez nengoen.

16:00tan irteera eman zitzaion triatloiari eta orduantxe asi ziren lehenengo golpeak, ur tragoak, etb. Ura oso hotza zegoen, baina froga hasi orduko ahaztuak ziren uraren temperaturak eta dena delakoak. Lehenengo bolla ezkerretara, bigarrena ere bai eta azkenik berriz ere irteerako gunera buelta. Azkenean 17'37''ko denbora 205. postuan. Ondo! Uretatik irten eta itsasontzi txikiak uretaratzeko maldan gora korrika abiatu eta sekulako zorabioa sartu zitzaidan. Lehengo urtearekiko aldea antzematen da, oso ondo!. Boxes gunera sartu, ala moduz neoprenoa kendu, bizikletako tramankuluak jartzi eta Gernikarako bidean.


Bizikletako segmetua hasi eta talde bat harrapatzen ahalegindu nintzen, baina alperrik! Indarrak alperrik xautzen ari nintzen. Atzetik beste taldetxo bat gerturatu zitzaidan eta kilometro  batzuk beraiekin egin ondoren berriz ere atzean... Gernikara iritsi baino zertxobait lehenako beste talde haundi batek harrapatu ninduen eta Gernikatik Bermeorako ibilbide gora beheratsuan beraiekin egin nuen. Bataz besteko 22,55km/h.





Bizikleta utzi eta hiruetatik ondoen moldatzen naizen korrika saioari ekin nion. Korrikako segmentua 161. postuan amaitu nuen 3'55''ko bataz besteko erritmoaz. Oso ondo!


Eta Igande honetan dator benetako froga! Getxoko Extremen Man 113 IronMan erdia! 1,9km igerian, 80km bizikletan eta 21km korrikan. Lehengo urtean "mundu" honetan sartu nintzenean nire buruari jarri nion helburuetako bat betetzera noa. Egia esan hasiera batean Zarautzko IronMan erdia jarri nion helburu nire buruari eta aldez aurretik antzerako distantzia duen froga bat egitea beharrezkoa zela ikusten nuen sorpresarik ez izateko.

Ea ba nola joaten zaidan esperientzi berri hau!

No hay comentarios:

Publicar un comentario