2013 udararte

Kaixo!
Hemen naiz berriz ere aspaldiko partez.  2013ko lehenengo hilabetea joan zaigu dagoeneko eta udararte egingo dudan egutegian pentsatzeko ordua ere iritsi zait. Aurreko batean esan bezala, helburu nagusia Gasteizko IronMan distantziako Challenge-a egitea izango da Uztailak 28an. Bitartean hainbat lasterketetan parte hartzeko asmoa daukat. Hauek dira udararte egiteko asmoa ditudan frogak:
 
Duatloiak
Eibar (sprint)
Oñati (Motza)
Durango (Motza)
Arrigorriaga (Distantzia luzea)
 
Triatloiak
Donostia Onditz (Olinpikoa)
Bilbo (Distantzia erdia)
Zarautz (Distantzia erdia)
Garai (Distantzia erdia)
Gasteiz (Iron Man distantzia)
 
Seguruenik beste hainbat frogetan ere izango naiz, baina momentuz hauek dira begiz jota ditudanak edota Gasteizerako entrenamendu bezala ongi etorriko zaizkidanak.
 
Froga hauetaz gain hainbat lasterketetan parte hartuko dut aurreko urteko denborak hobetzeko asmoz. Adibidez Zumaiako Herri lasterketa (10km) eta Azkotia-Azpeitia Maratoi erdia (21km).
 
Azkenik esatea momentuz ez dudala asmorik entrenatzaile pertsonalizatu batekin asteko, baina seguruenik lehenago edo geroago horrela izan beharko duela. Momentuz ongi ari naiz entrenatzen eta ea ba horrela jarraitzen dudan.

5 comentarios:

  1. Kaixo:
    azpaldiko partez jarraitzen zaitut zeure web horrian. 43 urteko sasi globeroa naz. Beti kirola egin izan dot (futbolean, bizikletan, korrikan) azken bolada hontan bizikletan gogotsu ibili naz, bertoko tropel txiki bategaz baina triatloi bat prestatzea beti izan dot buruan. uda partetik gogotsu ibili naz pizinan, korrikan eta bizikletan baina aurrera pausu nabarmenik ez dot sumatzen. Nere asmoa Donostiko Onditzen parte hartzea da, bukatzeko asmo bakarraz, horixe da nere erronka. Zein uste dozu izan behar dodan entrenamendua??? orain artekoaz nahikoa izango al da??? entrenatzaile pertsonalizatua asko lagunduko eustan??? Barkatu nere ez jakiteak.
    Jon

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Jon,
    Lehendabizi eskerrikasko nire bloga irakurtzeagaitik. Blogeko kontadorean bixitak ditudala esaten badit ere, komentarioak askoz gehiago eskertzen dira eta jejeje.

    Onditz bukatzeko asmoa baduzu lasai erraz egingo duzu eta. Nire triatloiko debuta bertan izan zen 2011an eta "Entrenamenduak" gunean ikusiko duzun bezala nire lehenengo urtea zen mundu honetan eta ez nintzen orain beste entrenatzen (Igerian egiten ba al nekien ba? jeje)

    Ni neu ez nintzen hasiko entrenatzaile pertsonal batekin. Kontuan hartu seguruenik dexenteko beroa egingo duela egun horretan. Debutatu nuen urtean termometroa ia 40ºCra iritsi zen. Izena eman genuen 600tik 100 ez ziren irten eta beste 100 erretiratu egin ziren (gutxi gora behera).

    Ni zu izan eskero lehendabizi triatloi sprint bat probatuko nuke eta gero Onditz egin. Astean bi aldiz igeri, beste bi aldiz bizikleta eta beste bi aldiz korrika egin eskero oso erraz ibiliko zara. Egun bat edo besten igeri egin ondoren bizikleta egin edota korrika.

    Animo eta kontatuko didazu.

    Aitor

    ResponderEliminar
  3. Aupa Aitor:
    plazer haundia da zeu irakurtzia. Gure tropeltxoan saitzen gabilz blog bat eiten baina...beharrak ugari (lana, familia, entrenau, beste kirolariak irakurtzia). Zeure erantzuna irakurri eta gero, halaxe eingo dot. Orain pisinan astean hirutan 1500 metro egiten ari naz??? luzatu beharko nituzke hauek?? Baita saiatuko naz sprint bat eiten Onditzen aurretik, zein gomendatzen dostazu??? hor pe makal nabil (triatloiak aukeratzeko momentuan). Asko animau dostasu, mila esker

    ResponderEliminar
  4. Pozten naiz!!
    Neu ere okupatu xamar bizi naiz, baina noizean behin tartetxo bat atera eta al dudana egiten dut blogean jeje

    Astetan hirutan 1500 metro eginda lasai asko ibiliko zara. Erdi aldea lasai ibiltzeko moduan!! Nik neuk Hondarribi, Bermeo edo Deba egitea gomendatuko nizuke. Aukeran hobe agian Hondarribia gertuena bai dago.

    Zerbait behar duzula ere hemen nago laguntzeko prest: a_beneitez_sagarzazu@hotmail.com

    MILA ESKER BLOGA IRAKURTZEARREN ETA GEROARTE

    ResponderEliminar
  5. Mila esker zeuri Aitor. Saiatuko naz ba, hondarribiko sprinten parte hartzen. ANimo ta eutsi gogor

    ResponderEliminar