Urretxu-Zumarragako Herri Duatloia

Joan den Larunbatean Urretxu-Zumarragako Herri Duatloiean (3-14-1,5) hartu nuen parte. Nahiz eta bizikleta aspaldi xamarrean alde batera utzita dudan, lan polita egiteko moduan egongo nintzelaren sentsazioa nuen. Eguraldia ez genuen lagun izan, froga guztian zehar euria egin bai zigun eta. Irteera gunean 53 bat lagun elkartu giñen. Irteeratik sekulako erritmo bizian abiatu giñen kilometroa 3':50'' inguruan eginez. Bizikletan Legazpiraiño bakar bakarrik joan nintzen eta iristear nintzela atzetik zetorren hirukote batekin bat egin nuen (Bertan Garikoitz Alberdi taldekidea zen). Azkenengo kilometro terdian guztia eman eta 25. postuan amaitu nuen bukatutako 49tik. Momentuz ez dituzte sailkapenak jarri, baina lan txukuna egin nuelakoan nago. Bitturi taldekidea 2. postuan!



No hay comentarios:

Publicar un comentario