Zumaiako Triatloia 2012



Triatloiaz gozatzeko ordua iritsi zitzaidan joan den larunbatean! Zarautzko Triatloia egin nuenetik ia batere entrenatu gabe nengoen eta egia esan nahiz eta forma txarrean egon triatloi bat egoteko gogoa nuen. Triatloietan ibiltzen garenok bakarrik dakigun sentsazio berezi hori berriz sentitzeko gogoa.

Igeriketako saioa uste baino azkarrago pasatu zitzaidan. Azkenengo boya behar bezala zeharkatzen gutxienetakoa izan nintzen. Uste dut dagoeneko badela ordua Federazioak eta antolatzaileak arazo honi irtenbidea aurkitzen ahalegintzen saiatzea. Parte hartu dudan triatloi gehienetan arazo berdiñarekin aurkitu naiz, jendea bidea ahal den motzen egiten boyak errespetatu gabe.

Bizikletan hasieratik bukaerara taldetxo berdiñarekin egin nuen zirkuitua, nahiz eta noizean behin abiadura biziz bat edo bestek taldea aurreratu.

Azkenik korrikako saioan hankek ahal zutena egin zuten eta egia esan ez nuen horrelako ondo erantzungo zidatenik ia 2 hilabete ezertxo ere egin gabe egon ondoren.

86. Igeriketa: 12'33''
82. Bizikleta: 33'36''
106. Korrika: 22'56''
GUZTIRA 1H 09' 04''


Zorionak Zumaiako Triatloi Taldeari. Oso triatloi politak irten zuen eta arrakastatsua izan zen parte hartzaile aldetik eta publiko aldetik. Hurrengo urtean ere hor izango naizelakoan...

 
LARUNBAT HONETAN NIRE URTEBETETZEA OSPATZEKO DONIBANE LOIZUNEKO IRONMAN ERDIA!!

2 comentarios:

  1. Zorionak Aitor!!

    Urte guztiko lanaren emaitz on bat lortu zenuen Zumaian!!

    Larunbat honetan ikusiko gara!!

    Ondo segi!!

    ResponderEliminar
  2. Egixe esan enian uste klasifikazixun ain aurrin eongo nitxianik... Uztaile ta Abuztuen eztiat eta ezerreee eiñ! Urteko lelengo 6 hilabetetan eindeko lanan erantzune izengok...

    Zapaturarte!!!!!

    ResponderEliminar