Nahaste Borraste 2012

Joan den Ostiralean Elgoibarren Kimetz Elkarteak antolatzen duen Nahaste Borraste froga herrikoien hartu nuen parte (Elgoibartarrak eta Egloibarren lana egiten dutenak bakarrik har dezakete parte bakarrik). Bizikletan 7 kilometro gora beheratsuak, 25 kiloko saku batekin lasterka  (Emakumezkoak 15 kilo) eta azkenik 1,5 kilometro lasterka.

Bizikletan hasieratik bukaerara topeee!

 Oraindik ere sorbaldako miñ pixka batekin nabil jejeje

Lasterka egiterako hankak zizko eginda nituen. Nuen guztia eman eta helmugara!

Aurkeztu giñen 51 parte hartzeileetatik 13. postuan amaitu nuen 21'17''ko denborarekin. Lehen gizonezko Iñigo Lariz izan zen 18'01''ko denborarekin eta lehen  emakumezkoa berriz Ainhoa Lendinez 21'27''ko denborarekin.


Ea hurrengo egunetan tartetxo bat hartzen dudan Donostiko Triatloiko Kronikatxoa egiteko! Gaur Azkoitiko Elkartasun eguneko 5 kilometroak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario