Azkenean Azkoitiko Duatloia iritsi da!!!

Aurtengoa nire Azkoitiko Duatloiko hirugarren parte-hartzea izango da. Lehendabizi 2003. urtean hartu nuen parte. 17 urte nituen eta Anaitasuna Futbol Taldean jokatzen nuen Jubenil mailan. 3. Juniorra izan nintzen helmugan eta 2. Juniorra nire aurreko postuan sartu zen. Egia esan sasoi beteko nintzen. Bizikletan ibili gabe 33,6 km/h bataz besteko abiadura!!

Distantzia: 7-30-3km


Klikatu




2009. urtean eta 23 urterekin batere entrenatu gabe eta Plaza Berri Sport areto futbol taldean jokatzen nuela berriz ere parte hartzea erabaki nuen. Bizikletan zulatua  izan ondoren eta kamara aldatu ondoren 241. postuan amaitu nuen amaitu genuen 246tik 1:50:03ko denborarekin (8-26-4)


Distantzia: 8-26-4km


Klikatu


Honako taula honetan bi urteetako emaitzak alderatuta. Oso garbi dago 2003. urtean askoz ere sasoi hobeagoa nuela!

2012. urtean zer gertatuko ote da? 2003. urteko zenbakietara hurbiltzen ahaleginduko naiz, nahiz eta jakin ez naizela iritsiko

Igandean ikusiko dugu.... ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario