Urtarrila


Urtarrila, nire lehenengo hilabetea izan da hiru kirolak tartekatzen. Korrikan badira hilabete batzuk entrenatzen nabilela eta froga batzuetan ere hartu izan dut parte (Azkoitiko VI. Herri Lasterketa eta Azpeitiko X. San Silbestrea). Bizikletan berde xamar nago, oso noizean behin  ibiltzen bai nintzen eta denbora laburrez. Eta azkenik igeriketan nire lehenengo metroak dira Ikastolako Lehen Hezkuntzako garaietatik.

Urtarrilean zehar eginiko entrenamendu guztien laburpena honako hau da:

Korrikan: 75,3 km (6h 11min)
Bizikletan: 366,1km (13h 54min)
Igeriketan: 3.550m
Indartze orokorra gimnasioan: 3h 

Urtarrilak zituen 31 egunetatik 21 entrenatu ditut eta 10 egunetan atseden hartu dut.

Mediku azterketa

Mediku azterketa bihotzaren osasuna neurtzeko eta entrenamenduetarako bihotz taupada eremuak definitzeko.

Triatloiak eta Duatloiak egitea oso sakrifikatua eta gogorra da. Honek kontrol bat eskatzen du eta lehendabizi MA bat egitea beharrezkoa nuela pentsatu nuen. Horretarako Eibarko Kirol Patronatuko Alejandro Altuna kirol medikuarekin jarri nintzen harremanetan. Eguberri egunean (Abenduak 24, goizeko 9etan) Eibarreko Ipuruako Polikiroldegian jarri genuen hitzordua. Bertan froga preliminar batzuk egin ondoren “Esfortzu frogar”-ri ekin nion bizikleta estatikoaren gainean (Bizikletan nahiz korrikan egin daiteke froga). Egia esan bizikletan oso noizbehinka ibili izan naiz eta honek (nire ustez) frogaren emaitza batzuk ez oso zehatzak bihur zitzakeen.

Hauek izan ziren frogaren emaitzak garrantzitsuenak:

ü       Bihotz taupadak atsedenean: 48 (Goi maila)
ü       Tentsioa: 115/70 mm/hg. (Normala)
ü       Esfortzu Froga:


ü       Tentsio arteriala esfortzuan: 190/70 mm/hg.(Normala)
ü       Taupadak 3 minutura: 125
ü       VO2 gorena adinaren araberakoa: 50,5 ml/kg/min (Ona)
ü       Entrenamentuko tarte aerobikoa: 121-146 taupada

Informazio guzti honek hainbat gauzetarako balio izan dezake, baina baliogarriena entrenamenduetarako taupaden eremuak (A, B, C, D, E, F) definitzea da.


Taupada tarteak lortzeko honako formula hau erabili dut:

[(FCmax - FCR) x % intentsitatea] + FCR

FCmax: Bihotza taupada maximoa [(208,7 - (0,73 * adina urteetan)] (Frecuencia cardíaca máxima)
FCR: Bihotz taupa atsedenean (Frecuencia cardíaca en reposo)

Informazio guzti hau baliagarria izango zaizuelakoan.

Sarrera

Badira urte batzuk Gipuzkoako duatloietan parte hartzeko gogoz nenbilela. Urte mordoxka bat futbolean ibilia izan naiz eta azkenean futbola utzi eta aspaldidanik buruan nuen ideia betetzeko ordua iritsi da. Blog honen bitartez nire bizipenak ezagutaraztea eman nahi ditut eta bide batez hasi berriak diren edota mundu honetan sartu nahi duten orori bultzadatxo bat ematea anima daitezen.

Bestalde hasierako entrenamenduetatik hasi eta egiten ditudan froga guztien bizipenak kontatuko ditut. Ea zer iruditzen zaizuen….



Hasiera batean duatloietan bakarrik parte hartzeko intentzioa nuen, baina behin duatloiak egiten hasita, zergatik ez ba triatloiak?