Donostiko 15 kilometroak

703. 1h 01'34'' (4'04'')


Joan den Igandean Donostiko 15 kilometrotan izan nintzen. Bertan Azkoitiko Triatloi Taldeko lagun dudan Iñaki Gonzalezekin (1h 00'59'') hartu nuen parte. Ia 5000 pertsona geunden izena emanda eta irteeran nahiko aurreran kokatzea lortu genuen. Lasterketa hasi eta lehenengo 3 kilometroetan korrikalariak pasatzen ibili giñen gure erritmoa zuen talde batekin topo egin arte. Hiru eta laugarren kilometroak 4 minutu azpitik ere egitea lortu genuen, baina Iñakiren erritmoa ezin nuelakoan jarraitu bera bakarrik jarraitzeko esan nion. Azkenean  minutu bat ere ez zidan atera helmugan. Hasiera baten kilometroa 4'30'' azpitik egiteko asmoz irten giñen eta azkenean biok ere 4'05'' tik jaistea lortu genuen. Neuk beintzat ez nuen espero horrelako azkar egitea! 

Garmin Forerunner-aren datuak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario