Elgoibarretik Azkoitira korrika

Atzo, oraindela zortzi bat urte Elgoibarko San Bartolome jaietako goizeko ordu txikitan oinez egin nuena korrika egitea pentsatu nuen. Lanetik irten zapatillak jantzi eta etxerako bidea hartu nuen Azkaraten gora. Atzorarte ez naiz behin ere aldapetan korrikan ibili denbora luzez eta egia esanda segituan antzeman nuen. Aldapa gora dordoken pare eta beherakoan berriz belaun inguruetan molestiak. Kontuak kontu 1h 21' 39''-ko denbora behar izan nuen 13,49 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bataz besteko erritmoa 6' 05''-koa , bataz besteko pultsazioak 140 eta 906 metroko igoera (Datu guztiak Garmin Forerunner 305-ren arabera)



Errepikatzeko moduko esperientzia benetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario