III. Deba-Itziar Xtreme Triatloia



Zer: Triatloia
Distantziak: 1,5 - 37 - 10,5
Non: Deba
Noiz: Uztailak 2 , 16:30
Antolatzailea: Deba - Itziar Xtreme



INFORMAZIO GEHIAGO
www.debakotri.blogspot.com




Joan den Larunbatean ospatu zen III. Deba-Itziar Xtreme Triatloia. Nire bigarren triatloia zen eta egia esan oraindik ere igeriketak pixka bat urduri jartzen ninduen, baina egia esan hortan geratu zen dena. Epaileek hasiera eman eta uretara abiatu giñen. Lehengo astean ez bezala erdialdean kokatu nintzen, baina igeri egin ahala jendea pixkanaka aurre artzen joan zitzaidan. Lehenengo bollaraiñoko zuzena nahiko luzea egin zitzaidan  eta bigarren bollatik amaierara oraindik eta luzeago itsasoko olatuek norabidez aldatzen bai ninduten bakoitzean.


Igeriketako zatia 30´47´´-ko denboran burutu nuen (Onditzen baño ia 7 minutu gutxiago!)  166. postuan amaituaz (Hondartzeko ondarretan segundu batzuk galdu nituen bati neoprenoa kentzen lagundu nahian. Alderantziz zuen jantzita!).


Iñaki "Cane"-k igeritik irteterakoan grabaturiko bideoa

Bizikletako ibilbidea Mutrikuko Kalbaritoik pasa ondoren Lasturretik eta Itziartik pasatzen zen Debaraino iritsi arte. Egia esan ez nituen bide hoiek ezagutzen eta entzuten nuena baino erraxagoak egin zitzaizkidan igoerak, beti ere nire erritmoan igoz, noski! 

Azkenean 1h30´32´´-ko denboran amaitu nuen 164. postuan hain zuzen ere.

Bizikleta utzi eta gogorrena geratzen zen, 10,5 kilometroko ibilbidea korrikan. Hemen bai ez nekiela zerrekin topatuko nitzen, eta egia esan sorpresa ederrarekin topatu giñen! Aldapak gora, behera, gora, eskailerak gora, eskailerak behera...  Triatleta ugari oinez ikusi nuen. Ni Lehengo astean bezala arrastaka bada ere beti ere korrikan jejeje. Korrikako ibilbidea 139. postuan amaitu nuen 0h52´53´´-ko denbora eginez. Egia esan indar gehiegi gorde nituen bukaerara indargabe iritsiko nintzelakoan eta indar horiek azkeneko kilometroa abiadura biziz egiteko aprobetxatu nuen pare bat triatleta pasatuz azkeneko metroetan.

Iñaki "Cane"-k korrikako lehenengo metroetan grabaturiko bideoa

Azkenean 157. postuan amaitu nuen eginiko denbora 2h54´08´´-koa izan zelarik (Helmugako bidean 3h04´08´´ agertzen da neskak 10 minutu lehenago irten bai ziren). Onditzen baino 15 minutu gutxiago behar izan nituen eta batiz bat igeriketako emaitzek guztiz arriturik utzi naute. Oso gustura geratu nintzen eginiko lanarekin. 

Iñaki "Cane"-k helmugan grabaturiko bideoa


BETI BEZALA IKUSLEGOA TXAPO!


Egia esan lehenengo urtea izanda ez diot eginiko denborari asko begiratzen, baizik eta froga amaitu eta daukadan satisfazio mailari baizik. Hurrengo denboraldian gauzak beste zentzu bat hartuko dute seguruenik eta beste seriotasun batekin prestatuko ditut frogak, helburu zehatz batzuk jarriz.