Azkenean iritsi zen 2013. urteko
Ekainaren 14tik zain nengoen eguna. Zarauzko XXIX.Triatloia ospatuko zen eguna
hain zuzen ere. 2013. Urteko helburu nagusia zen eta nahiz eta oso ondo
prestatuta nengoelakoan nengoen, azkeneko asteko nekean eta egunean bertan elikadura
behar bezala ez emateak Zarautzen arrastaka amaitzera eraman ninduen.
Goizean goiz esnatu eta
motxilan sartu beharreko traste guztiak (Oraindik ez dakit nola gogorazten
naizen gauza guztietaz… hainbeste dira…) sartu ondoren eta bizikleta behar
bezala zegoela begiratu ondoren Zarautzera abiatu nintzen Rafa taldekidearekin.
Lasterketaren bigarren zatirako euria zegoen iragarrita eta honek apur bat
bildurtzen ninduen Aia eta Txurrukako
aldapak gogor xamarrak bai ziren (Aiak momentu baten %20ra iristen da) eta
masa-bide bustiarekin atzeko gurpila irristatu egingo bai zigun, aurreko
igandean ikus ahal izen genuen bezala. Bestalde, euriak ikuslegoaren kopurua
ere jaitsi zezakeen eta horrek ere garrantzia izan zezakeen ahuldura uneetan.
Beno, ba boxesetan materiala
bere lekuan jarri eta konsigna utzi ondoren, betaurrekoa, neoprenoa eta
betaurrekoak hartu eta Getariara abiatu ginen antolakuntzak jartzen duen
autobusean. Nire laugarren parte hartzea zen hau (2013. urtean duatloia egin
genuen medusak zirela eta) eta ohikoa zenez Getariarako bidean autobus osoa
itsasora begira eta igeritako ibilbidearen nondik norakoak elkarren ikuspuntuak
elkartrukatzen joan ginen. Getarian autobusetik jatsi eta zuzenean hondartzara
jaitsi ginen. Euria hasi zuenez hondartzako fondoko pareten azpian aurkitzen
diren “bunkerretan” sartu ginen fresko egiten bai zuen eta bustitzeak ez bai
zigun batere onik egingo. Ohikoa denez, lasterketa behar den bezala hidratatuta
hasteko asmoz, nire “Intxalux” botila eraman nuen taldekideen artean eran
genezan egarria zuenarentzat eta horrelako batean eta ohikoa denez, txiza
egiteko gogoa sartu zitzaidan. Hondartza bukaeran dagoen “txiringitoa” pasa eta
txiza egiteko prestatzen ari nintzela hanka azpian “zaztateko” bat sentitu
nuen, eta ez nola nahikoa. Lurrean eseri eta erle bat nuen katiaturik eta bere
ziztada hanka azpian sartuta. Ti-ta batean hondartzan zegoen soroslearengana
joan eta ur ertzean paseatzen ibili eta zizta egin zidan gunean behatzekin
ikutzeko esan zidan. Sorosleari kasu egin eta triatloiari irteera ematerako ia
ez nuen ezer sentitzen, nahiz eta zertxobait handituta nuen. Gerora ez nintzen
ziztadarekin gogoratu. Uff!
10 bat minutu irteera eman
zain egon ondoren eman zuten triatloiaren hasiera “Mokkk”. 2,9 kilometro
genituen eta hasieratik lasai hartu nuen. Larritasun momentu batzuk eduki
nituen behin baino gehiagotan ezker eskuin bidea izten zidatenean edota gainera
etortzen zitzaizkidanean, baina bestela (eta ohikoa denez) nahiko lasai egin
nuen igeri. Uste baino kaxkarragoa egin nuen igeriketako ibilbidea baina tira,
ezin kexatu. 50’39’’.
Lehenengo trantsizioa lasai
xamar hartu eta bizikletari ekin nion. Oso garbi neukan hasieratik buruarekin
jokatu behar nuela. Alde batetik gehiegi ez nekatzea eta indarrak gordetzea
maratoi erdirako, eta bestetik segmentu guztian zehar behar bezala jan eta 15
minutuan behin zerbait edatea. Horrela egin nuen eta oso ondo joan zitzaidan.
Hasiera kaxkar xamarra egin banuen ere, Meagaseko bigarren biran Aizarnazabal
inguruan egin zigun zaparradak on egin zidan. Hotzarekin hobeto “funtzionatzen”
dut beroarekin baino. Aiako paretara nahiko indartsu iritsi nintzen eta
frantziar bati ingeleraz, berak zioen bezala “el muggro”-ren nondik norakoak
esplikatu ostean tipi-tapa gorantz hasi
ginen. Hasieratik bukaerara antzerako erritmoa mantenduz eta Txurrukako
bigarren “pareta” falta zela kontutan hartuta. Oriora jaisten hasi eta indartsu
sentitzen jarraitzen nuen. Orioko kanpinera iritsi eta Txurrukako “pareta”.
Bide erdian bizikletako eserlekua askatu eta mugitu egin zitzaidan, baina ez
nuen arazorik izan jarraitzeko. Konturatzerako txurruka gainean nengoen.
Aipatzekoa hemen egoten den giro paregabea. Lehenengo postuan zoazela
sentsazioa barneratzen zaizu. Ikaragarria! Zarautzera jaisten hasi eta
ohartzerako boxesetan. Oso partzial ona, 2h43’44’’ (30km/h).
Trantsizioa egiten ari
nintzela garbi neukan indartsu nengoela hankaz eta ez zitzaidala gertatuko
2013. urteko berbera. Lehenengo kilometroa 4’26’’ra, bigarrena 4’23’’ra,
hirugarrena 4’29’’, laugarrena 4’29’’…. eta kilometroak aurrera joan ahala erritmoa
mantenduz nindoan. 20 kilometroko zirkuitua osatzeko 3 bira eman behar
zitzaizkion ibilbideari. Bigarren bira amaitu nuenean helmugako denbora 4h37’
ingurukoa zen eta 5 ordutik jaistea posible dela ikusi nuenean burua berotu eta
13. Kilometroa 4’19’’ra irten zitzaidan 12. Kilometroa 4’44’’ra egin nuenean. “Mokkkk
error!” . Tripako miñ pixka bat hasi zitzaidan eta erritmoa zertxobait jaitsi
beharra izan nuen. Malekoira iritsi eta triatleta lagun batek harrapatu ninduen
eta ea 5 ordutik jaisteko kapaz izango ginen galdetu nion, baina bere erantzuna
5h02’-03’ ibiliko giñela esan zidan Ni ordurako nahiko ikututa nengoen 3 bat
kilometro falta bai ziren. Azkeneko hiru kilometroak tripako minez eta ondo
sufrituta eta azkenean 20 kilometroak 1h28’32’’ko denboran (kilometroa 4’26’’ra).
Ezin nuen sinetsi. Terresen, Iruñan eta Bilbon baino dexentez hobetoago.
Urte hasieran helburua 5 ordutik jaistea jarri banuen ere, Zarautz aurretik egin ditudan hiru ironman erdi distantziako triatloietan eginiko emaitzek helburua 5h10' era jeistea eraman ninduen, baina lasterketa paregabea irten zitzaidan eta oso pozik! Egia esan hasieratik garbi neukan helburu nagusia lasterketaz disfrutatzea zela eta horretarako maratoi erdi duin bat egin beharra zegoela. Eta horrela izan zen!!!
2012: 5h50'22''
2013: Duatloia
2014: 5h47'32''
2015: 5h02'55''
Eskerrikasko era batera edo bestela hor egon zareten guztioi eta Zarautzeko Triatloia posible egiten duzuen guztioi!
Hurrengo urterarte!
PD. Barkatu akats ortografiko guztiak. Ez dut idatzitakoa errepasatzen jejeje
No hay comentarios:
Publicar un comentario