Larunbatean Bilboko Triatloian hartu nuen parte. Denboraldiko lehenengo IronMan erdia nuen (1,9 - 90 - 21) eta sentsazioak onak ziren. Eguraldia aste hasieratik bagenekien oso txarra izango zela eta IronMan erdi batek duen gogortasunaz gain, horri ere aurka egitea tokatu zitzaigun.
12:20an eman zitzaion irteera igeriketako segmentuari. Izena emandako 700 parte hartzailetatik 153 ez ziren irteera gunera agertu. Eguraldiagaitik? Ba nire ustez gehiengoak bai! Irteera eman eta lehendabiziko 750 metroak uraren norantzan egin genuen igeri eta Geggenheim pare horretan bi boya eskubitara utziz beste 1.250 metro uraren norabidearen aurka. Uraren tenperatuta 14,4º tan zegoela esaten zuten antolatzaileek (aurreko egunean neurtuta), baina bertan parte hartzaile batek neurtu omen zuen eta 11-12º bitartean aurkitzen omen zen (Legeen arabera 13º tik behera debekatuta dago igeriko sektorea egitea). Hainbat lasterkari uretatik atera behar izan zuten hiportermiak jota. Gurutze Gorriaren arabera 100 bat izan ziren eta bat ospitalera eraman behar izan zuten. Atera kontuak nolako hotza zegoen ure. Gainera uretako sektorea asko luzatu zitzaigun. Lehengo urtean Getxoko IronMan erdian 38 minutu inguru behar izan banituen 1,9 kilometroko igeriketa burutzeko, Bilbon distantzia berbera egiteko 48 minutu inguru!


ARGAZKIAK
SAILKAPENA
Igande gabean botaka egitera esnatu nintzen. Astelehena gaixo eta Asteartean hala moduz. dagoeneko entrenamentuekin jarraitzen dut. Hurrengo astean Ondarru %85era eta Ekainak 8an urteko bigarren helburua egitera. Zarauzko IronMan erdia!
PD1. Eskerrikasko Jon Kepa Zarrabe! Zu bezelako irakurle fiñek bloga eguneratzeko indarrak ematen dizkidate eta jeje.
PD.2 Ez nuke amaitu nahi aipatu gabe interneten topatu ditudan eta hainbeste gustatzen zaizkidan hainbat eta hainbat argazki. Benetan harro sentitzen naiz kirol honen parte izateagaitik. Triatloia hiru kirol baino zerbait gehiago dela gero eta argiako daukat, ;)
Zorionak! Latza behar du holako baldintzetan bukatu izanak! Zarautzera ni baino lasaiago joanen haiz!
ResponderEliminarEskerrikasko Gorka! Zarautzeko helburua triatloiaz goxatzea da, eta ahal bada lehengo denbora al den gehien hobetzea jejeje Zarautzerarte!!
ResponderEliminarNire helburu aldiz, uretatik ateratzea izanen da, jesus, ze nolako beldurra ematen didan uretako sektoreak...
ResponderEliminarHorrelako baldintzetan ibiltzeak haundiagotzen du zeuen ahalegina. Zorixonak!!!!!!
ResponderEliminarEskerrikasko Gasteizko Tropela!
ResponderEliminar