Ni, Tili, Pio eta Garate
Joan den Igandean ospatu zen 48. Behobia-Donostia maratoi erdian izan nintzen. Nire bigarren parte hartzea zen eta nahiz eta ez egon esperotako sasoi puntuan, 1h25'-tik jaisteko helburuarekin joan nintzen. Eguraldi txarra zegoen iragarrita eta bete egin zen. Behobiara iristear geundela euri dexente botatzen hasi zen eta lasterketa martxan jarri arte ez zen momentu baten ere geratu.
Helmuga gunean dena ematen
Bigarren taldean irten nintzen (dorsal berdea), Azkoiti-Azpeitia Maratoi erdia ordu ta erditik jaistea lortu nuelako, baina argi neukan talde horretako ia gehienek nik baino azkarrago egingo zutela lasterka. Lasterketa osoa zehar oso lasterkari gutxi pasatu nituen, gehienek ni pasatu bai ninduten. Kilometro motelena 4:44ra eta azkarrena 3:56ra egin nituen
Kilometroak pasa ahala, helburua gero eta gertuago ikusten nuen, nahiz eta edozein momentutan hankek "nahikoa da" esan zezaketela jakin. Azkenean helburua betetzea lortu nuen. Lehengo urtean baino 10 minutu pasatxo azkarrago!
47. Behobia-Donostia 1:33:58 - 04:42 - 4.413/19.655tik
48. Behobia-Donostia 1:23:35 - 04:13 - 2.113/21.470tik
GARMINEKO DATUAK
SAILKAPEN OFIZIALAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario