Joan den Larunbatean Oñatiko XXI. Duatloien
izan nintzen. Bost taldekide bertaratu giñen eta niretzat bigarren aldia zen
duatloi honetan parte hartzen nuena, Jagoba eta Xegurenak berriz lehenengo
parte hartzea zen Oñatin eta baita ere lehenengo duatloia distantzia motzean.
Dortsala eta opariak artu eta bizikleta
boxesetan utzi ondoren furgonetara joan giñen lasterketarako azkenengo
prestakuntzak egitera (Dortsala jarri, gelak hartu, zapatilletako lokarrian
pixka bat flojatu, platano zati bat jan,etb…). Ondoren 10-15 minutuko korrika
saio bat egin eta estiratu ondoren irteera gurena abiatu giñen. Lehendabizi
neskak irten ziren eta ondoren gizonezkoak 15 minutuko tartearekin. Konturatu orduko hasia zen Oñatiko XXI. Duatloia!
Lehenengo 10 kilometroak 3:56ko erritmoan.
Bizikletako 40 kilometroak 31,11km/h-ko
abiaduran.
Azkeneko 5 kilometroko oinezko lasterketa 4:13 erritmoan.
Helmugan 2h18’54’’-ko denbora eta 206. postuan.
Lengo urteko emaitzekin alderatuz honako hauek
izan dira hobekuntzak:
10km korrika: 55 seg
40km bizikletan: 1min 58 seg
5km korrika: 21seg
GUZTIRA: 3’14’’
Bestalde EITBk egin duen Sopelanako Duatloiari buruzko errepertaiarekin
uzten zaituztet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario