2012ko helburu
nagusiak betetzeko lehenengo pausoa emana dut dagoeneko. Getxoko eta Zarautzeko
Iron Man erdietan izena emana dut jada (MD: 2,5-80-20).
Bestalde 5 aste
pasa dira Gorka Bizkarrarekin entrenatzeari ekin
niola eta nahiz eta oraindik ez dudan frogaren baten lehiatzeko aukerarik izan
hobekuntza antzematen ari naizela uste dut. Entrenamenduak aurten ditudan bi
helburu nagusietara dago enfokatuta (Getxo eta
Zarautz) eta honek momentuz astean birritan igeriketa egitea dakar eta denbora gutxian asko hobetu dudalakoan nago. Lehengo urtean triatloiak kontutan izanda 19,3 kilometro egin nituen (Aurten dagoeneko 17 kilometro egin ditut)
2012. urteko egutegia
Hurrengo
Larunbatean gauzak ondo badoaz Sopelanako Duatloiean
artuko dut parte. 2012. denboraldiko debuta izango da eta sentsazio onekin
bukatzeaz gain sailkapenean erdi aldean
ibiltzea espero dut, sorpresarik ez badago behintzat (txarrerako edo
onerako).
Hauek dira momentuz 2012. urtean seguruak
ditudan frogak:
Otsailak 18 - Sopelanako Duatloia
Martxoak 3 - Eibarko Duatloia
Martxoak 10 - Oñatiko Duatloia
Martxoak 31 - Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia
Apirilak 29 - Azkoitiko Duatloia
Maitzak 13 - Getxo Extreme Man Triatloia Ekainak 9 - BH Zarauzko Triatloia
Ekainak 24 - Onditz Triatloia
Egutegia 4 duatloik, 3 triatloik eta Azkoitia/Azpeitia Maratoi erdiak osatzen dute, baina asteak aurrera joan ahala duatloi eta triatloien bat gehiago gehitzen joango naiz.
Egutegi interesantea!! Larunbatean egurra!!
ResponderEliminar