Larunbatean ospatu zen Zumaiako XXVII. Herri Lasterketan, 471 korrikalarik hartu genuen parte. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, lasterketa hasi baino zertxobait lehenago dexenteko euri zaparrada bota bai zuen, baina ala ere epaileek irteera emateko zai geunden guztiok behin korrika egiten hasita eguraldiak ez bai du ajola.
Azkoitiko Triatloi Taldeko kide ditudan Jokin "Pio" eta Mikel Garaterekin aurkeztu nintzen Zumaira. Hasiera batean beraien erritmoa jarraitzeko asmoz hasi nintzen korrikan, baina 200 metro egiterako konturatu nintzen tontakeria bat zela nire erritmoa haiena baino lasaiagoa bai zen. Hala ere nahiko erritmo bizian ekin nien lehenengo kilometroei eta ondorioz 6. kilometroan bareak eutsi zidan eta 7 eta 8. kilometroetan 20 bat korrikalarik aurreratu ninduten. Pixkanaka errekuperatzen joan nintzen eta azkeneko bi kilometroak nahiko erritmo bizian amaitu nituen 176. postuan amaituz 41' 19''-ko denborarekin (Km 4'04'').
91º Jokin Sudupe "Pio" (38'33'')
92º Mikel Garate (38'33'')
176º Aitor Beneitez "Tertzio" (41'19'')
Sailkapen nagusiari dagokionez Abdelhak Sabhi izan genuen garaile. Honek Aithadi Yunnesek zuen 30'21''-ko denbora 3 segundutan hobetu zuen 30'18''-ko denbora eginez. Emakumezkoetan Eseynat Misganaw etiopiarra izan da azkarrena
BIDEOAK
Irteera
1. Kilometroa
ARGAZKIAK, BIDEOAK, KLASIFIKAZIOAK ETA KRONIKA
No hay comentarios:
Publicar un comentario