Urtarrila, nire lehenengo hilabetea izan da hiru kirolak tartekatzen. Korrikan badira hilabete batzuk entrenatzen nabilela eta froga batzuetan ere hartu izan dut parte (Azkoitiko VI. Herri Lasterketa eta Azpeitiko X. San Silbestrea). Bizikletan berde xamar nago, oso noizean behin ibiltzen bai nintzen eta denbora laburrez. Eta azkenik igeriketan nire lehenengo metroak dira Ikastolako Lehen Hezkuntzako garaietatik.
Urtarrilean zehar eginiko entrenamendu guztien laburpena honako hau da:
Korrikan: 75,3 km (6h 11min)
Bizikletan: 366,1km (13h 54min)
Igeriketan: 3.550m
Indartze orokorra gimnasioan: 3h
Urtarrilak zituen 31 egunetatik 21 entrenatu ditut eta 10 egunetan atseden hartu dut.
Igerixen nahi dekanin erakutsikoiat
ResponderEliminarJejeje Lelen apustue ta gero potruk baldinbauskek pistina jungo gattuk.
ResponderEliminar