Azkoitiko X. Herri Lasterketa

Joan den larunbatean Azkoitiko X. Herri Lasterketan hartu nuen parte. Nire hirugarren parte hartzea zen eta 10 kilometroko ibilbidea kilometroa 3'55'' azpitik egitea nuen helburu (2013an 3'51'-ra' irten zitzaidan kilometroa).
 
Irteera gunean erditik dexentez aurrerago jarri nintzen, baina hala ere inguruan 4'00''-3'50'' ingurura egin behar zuen jendea zegoen. Hasieratik erritmo azkarregia. Lehenengo 2 kilometroak 3'40'' inguru. Hurrengo kilometroetan, nahiz eta erritmoa pixka bat mantxotu, nahiko erritmo onari eutsi nion "pott" egin zuen lasterkari bat edo besteri aurre hartuz. Hasieratik jarraitzen ari nintzen taldetxoa ere galdu nuen 5-6. kilometro inguruan, baina hala ere erritmoa dexente ondo mantenduz. Azkeneko kilometrorako indarrak gordetzea ere izan nuen eta azkenean 73. postuan helmugaratu nintzen 37'48''-ko denborarekin (3'47''-ra kilometroa).
 
Ez nuen iñondik iñora espero nire 10 kilometroko marka pertsonala ezarriko nuenik neure herrian. Sorpresa galanta. Oso oso gustura. Hurrengo helburua Gasteizko maratoi erdia gustura amaitzea eta ondoren urtea amaitzeko Azpeitiko San Silbestrea!
 
Inderra!!
 

 
 


Ataungo eta Behobia/Donosti lasterketak

Joan dela aste batzuk Ataungo 17,3 kilometroko lasterketan izan nintzen Behobiarako azkenengo froga egiteko asmoz. Ibilbidea joan etorrikoa zen eta erdian ia kilometroko luzeera zuen sekulako malda. Egia esan oso gustora geratu nintzen. Bueltako ia 9 kilometroak sentsasio oso onekin amaitzea lortu nuen. Azkenean 1h11'40'' (4'09'').

 

Joan den asteburuan berriz laugarren urtez jarraian Behobia-Donosti maratoi erdia egin nuen. Neure buruari haundiegi geratuko zitzaion helburua jarri nion, 1h20'00'' azpitik bukatzea; hau da, kilometroa 4 minutu azpittik. 5. kilometrorako argi neukan helburua ez nuela beteko anbizio haundiko helburua bai zen denbora hoietan ibiltzea.

Azkenean 1h23'15'' (4'08'') denboran egin nuen, eta egia esan gustura, nahiz eta hasierako helburua beste bat izan.

Kilometro bakoitzeko erritmoak:
km1 4:00
km2 4:10
km3 4:01
km4 3:57
km5 3:54
km6 4:17
km7 4:44 (Gaintxurizketa)
km8 4:11
km9 3:58
km10 3:59
km11 4:00
km12 4:05
km13 4:12
km14 4:09
km15 4:16
km16 4:21
km17 4:43 (Mirakruz)
km18 3:57
km19 4:03
km20 3:52

Kuadrillako 7 lagun izan giñen lasterka

Azkeneko kilometroa burutzen

Nire Behobiako parte hartzetako emaitzak:
2011 1h33'58'' (4'42'')
2012 1h23'35'' (4'12'')
2013 1h25'38'' (4'17'')
2014 1h25'15'' (4'08'')

Hurrengo astean Azkoitiko 10 kilometroko lasterketa. Kilometroa 3'55'' ingurua egiteko kapaz izango naizelakoan....
Joan den Larunbatean Arrasate Oñati lasterketan hartu nuen parte. 12 kilometroko ibilbidea zuen lasterketak eta zati haundi bat bide gorritik joan giñen. Hasierako 3-4 kilometro, kilometroa 4minutu azpitik egin nituen eta egia esan oso sentsazio onekin. Banekien zakatuz gero, bukaeran lan asko izango nuela erritmoa eusten eta nahiz eta jende dexente pasatu nuen, erritmoari eustea erabaki nuen. Kilometroak aurrera joan ahala erritmoa jeitsiz joan nintzen (motelena 4'22'' - azkarrena 3'50''). Egia esan, ibilbidea ez zen laua eta aldapatxoak ere bazituen. Azkenean 4'02''ko erritmoa bataz beste eta helmugan 48'18'' eta 66. postuan. Helburua helmugan bataz besteko 4'10''ko erritmo azpitik iristea zen eta errez bete nuen.
 
Oso gustura eta disfrutatuz beti bezala! Denboraldiko lehengo helbururako lasterketa erritmoa hartuz (Behobia-Donosti)

SAILKAPENA

HELMUGAKO BIDEOA

Zumaiako Triatloi Sprinta

Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloi Sprinta (0,750-20-5). Nire hirugarren parte hartzea segidan triatloi honetan. Uztailean eta Abuztuan ezer gutxi entrenatu ondoren, gehien gustatzen zaidana egiten berriz ere. Iujuu!! Udaran batiz bat bizikletan ibili naiz mendian eta korrika eta igeria baztertuta eduki ditut. Azkeneko aste honetan ordea, korrika eta igeri pixka bat egin behar izan dut Zumaira kondizio duin batzuetan iritsi eta frogaz gozatzeko asmoz.
 
Igeritik 101. postuan irten nintzen eta sentsazioak nahiz eta ez ziren guztiz onak izan, gustura! Bizikletan 7ko talde bat batu giñen eta al nuen gehienetan erreleboak ematen ahalegindu nintzen, gehiegi nekatu gabe, gero korrikako segmentu gogorra zetorkidalakoan bai nengoen. Bizikletan 102. partzialik onena (35km/h) eta gustura! Banekien ez zela nire egunik onena izango korrikan, esan bezala bi hilabetetan 5 bat aldiz edo egingo bai dut korrika. Hala ere nahiko ongi moldatu nintzen eta 110. partzialik onena egin nuen (4'23''ko erritmoa).
 

 
Beste behin ere egindako lasterketarekin gustura! Eta garrantzitsuena,...lasterketaz eta triatloiak sortzen duen giro berezi horretaz goxatzen!
 
94/274 Aitor Beneitez 1h11'58''
 
Zorionak eta eskerrikasko Zumaiako Triatloi Taldeari!! Orokorki, triatloi ezin hobea aspektu guztietan. Hurrengo urtean laugarren parte hartzea segidan seguru! jejeje

Lasturko mendi lasterketa

Joan den Uztailaren 16an Lasturko 12 kilometroko lasterketan izan nintzen. Mendian pare bat entrenamendu eta sekulako agujetak izan ondoren nire biziko lehenengo mendiko lasterketa egiteko irrikaz gerturatu nintzen Lasturrera. Hasieran lasai antzera abiatu nintzen Garikoitz taldekidearekin eta pixkanaka jendea aurreratuz joan giñen. Momentu baten bostkote bat galdu egin giñen, baina galdutako denbora ez zen 3 minutu baino gehiagokoa izan. Inoiz ez nuen aldapa bera eta harri artean hain azkar egin korrikan eta ezta ere sekulako aldapetan eskuekin belaunei eutsiz eta mingaina lurrean arrastaka nuela hainbeste sufritu abiadura hain moteletan. Azkenean:

69. Aitor Beneitez Sagarzazu 1h26'14''

Oso oso gustura lehen mendi lasterketa izateko! Hurrengo 3-4 egunetan oinez ibiltzeko ere lanak izan nituen agujetak zirela eta.... Egunen baten beste laskerketaren bat egin beharko da, nahiz eta ondorengo egunetan izandako agujetak atzera botatzen nauen pixka bat.



Nahaste Borraste


Oraindik ezin sinistuta nago! Atzo, Ostirala, Elgoibarren XXX. Nahaste Borraste froga herrikoiau ospatu zen. Bertan parte hartzeileek 7km bizikletan, 400m 25 kiloko zakuarekin korrika (emakumezkoek 15kg) eta azkenik 1,5km korrika egin behar izaten dituzte eta herrikoak edota herrian lana egiten dutenek erten dezakegu bakarrik. 2012. urtean izan zen nire lehenengo parte hartzea eta orduan 13. helmugaratu nintzen 21'17''ko denborarekin. Froga imaginatuko duzuen oso "explosiboa" da eta hasiera hasieratik sekulako tentsioa somatzen da bizikletan.



2012an ez bezela hasieratik buruakin jokatzea pentsatu nuen. Lehenengo aldapa hasten zen momentutik neure erritmoa hartuz eta besteei begiratu gabe. Lehendabiziko gainan 6. postuan pasatu nintzen. Bigarren gaina berriz 4. postuan eta postu horretan iritsi nintzen plazara. Lehenengo trantsizio oso oso azkar egin ondoren 25 kiloko zakua bizkarreratu eta zakua uzterako 3. nindoan. Zakua lurrera bota eta korrikan hasterako berriz, bigarren (Bigarren aurkitzen zenak arazoren bat zuen antza). Korrikan hasi eta segituan atzetik zitorrenak pasa eta hirugarren jarri nintzen. Erritmo azkarregia zeraman eta  buruz jokatu behar nuela garbi neukan, nahiago bai nuen hirugarren egin, arrixkatu eta laugarren egitea baino. Bigarrena gero eta urrutiago nuen eta nire atzetik zitorrenak harrapatu egin ninduen. Honi eutsi eta 300 bat metro falta zirela erritmo aldaketa bizia egin ondoren, honek ezin eutsi eta hirugarren helmugaratu nintzen. 51tik, hirugarren. Ezin sinituta!


  



Zorionak Kimetz Elkartea eta Elgoibarko herriari. Froga oso oso ondo antolatuta, kruze guztietan bolondresak zirela eta kaleetan sekulako giro aparta! 

1.- Jorge Gonzalez 18'38''
2.- Loren Galeano 18'47''
3.- Aitor Beneitez 18'57''



Lekeitioko Triatloia

Joan den Larunbatean Lekeitioko Triatloian izan nintzen (750m - 20km - 5km). Hasiera batean Zarautzeko Triatloia egin eta Irailerarte triatloirik ez egitea zen asmoa, baina Zarautzen eginikoa egin eta gero, ezin nintzen "triste" geratu eta Lekeition parte hartzea erabaki nuen. Astelehen, Asteazken eta Ostegunean kirol pixka bat egin eta Larunbatean Lekeition nintzen motxilan beste triatloi bat bukatu/goxatu eta motxilaratzeko asmoz.

Triatloia hasteko minutu gutxi batzuk falta zirela eta boziña jo bitartean nuen lasaitasuna erabatekoa zen. Ez nuen iñungo presiorik eta triatloiaz gozatzea besterik ez nuen buruan, eta bide batez Zarautzekoa burutik kentzen ahalegindu.

Igerian hasi eta sentsazioak egia esan ez ziren nahi bezalako onak. Pixkanaka erritmoa hartu nuen eta azkenean erditik zertxobait aurrerago irten nintzen. 148. postuan 12'45''ko denborarekin (GPS berriaren arabera 354 brazada jejeje)



Bizikletan oso indartsu sentitu nintzen hasieratik. 93. partzialik onena egin nuen, 39'35'' eta bataz besteko abiadura 33,6Km/h!!! Txundituta geratu nintzen lasterketa amaitu eta GPSan hori ikusi nuenean. Kontutan hartuta ibilbidea nahiko aldapatxua zela....Oso gustura!



Azkeneko trantsizioa sekula baino azkarrago egin nuen (29 segundu. Irabazleak 26 segundu behar izan zituen). Joan etorriko ibilbidea zen, erdia goruntz eta beste erdia beruntz noski! Lehenengo kilometroa biziegi egin nuen eta ondorengo bietan erritmoa jeitsi beharra izan nuen. Ibilbidearen erdira iritsi eta beherakoan berriz "egan" egin nuela esan dezaket. Asko disfrutatu nuen. Azkenean 104. partzialik onena eginez 18'42'' behar izan nituen bataz beste 3'58''an egin nuela kilometroa.

1km 3'51''
2km 4'25''
3km 4'11'
4km 3'49''
4,7km 3'26''

Azkenean 1h11'02'' behar izan nuen lasterketa amaitzeko eta 103. postuan amaitu nuen helmugaratu giñen 345tik. Oso oso pozik!!

Taldezka 14/45 amaitzea lortu genuen Pio, Tili eta nire denborei esker.



Zarautzeko Triatloia (2,9-81-20km)


Azkenean joan den larunbatean iritsi zen urte hasieratik zai nengoen eguna: Zarautzeko Triatloia (2,9km-81km-20km), baina gauzak ez ziren nahi bezala joan...

Igeria (48'29'')
Sentsazio onak hasieratik. Aurreko sarreran jarri bezala 48-52 minutu artean iristea zen helburua. Lehenengo boya eskubitara utzi arte oso ondo. Itsasoa pixka bat zakarra zegoen eta itsasoaren zaporea dastatuz pare bat trago ear hartu nituen. Lehenengo boya eskumatarantz utzi ondoren bigarren boyaren bila ibili nintzen denbora guztian ahal nuen ibilbiderik zuzenena egieko asmoz, baina hondartzara beste boyarik ikusi gabe iritsi nitzen; hau da, bigarren boya eta Zarautzeko hondartzan zeuden beste bi boyak ere ez nituen ikusi. Triatloi askotan ari da hau gertatzen, boya txikiegiak jartzen dituzte eta hau hobetu beharreko gauz bat dela uste dut. Igeriketako denborarekin gustura, nahiz eta zertxobait 2,9 kilometro baino ibilbide luzeagoa egin nuelaren sentsazioarekin geratu, momentu askotan itsaso barroruntz bakar bakarrik aurkitu bai nintzen. 

Getaria - Zarautz


Bizikleta (2h56'51'')
Meagasen gora abiatu orduko hanketako giharrak gogor xamar zirela somatu nuen. Ez nion garrantziarik eman. Adibidez, Bilbon ere berdiña gertatu zitzaidan eta pixkanaka soltatuz joan ziren, amaieran sekulako partziala eginez. Nahiz eta ez nengoen nahi nituen sentsazioekin, Orioko gainerarte gustora xamar jardun nuela esan daiteke, baina Oriora jaitsi eta eskumatara hartu orduko neke sentsazioa hasi zitzaidan. Oraindik "Aiako pareta" igotzen hasi gabe geunden eta "pareta" hasi arte lasai lasai joan nintzen giharrak pixkat soltatuz. Aia igotzen hasi eta hankak ez zijoazen, gero eta motelago nindoan eta ez nuen indarrik. Gora ahal nuen bezala igo eta halako batean jeitsiera hasi zen. Uf!. Txurrukako igoera hasi arte, pasatu nituen hainbat triatletek gainditu ninduten, ez nuen ezertako indarrik. Hainbat triatleten hitzak eskertzekoak izan ziren momentu horretan "Animo, poco a poco!", "Estas bien? Necesitas algo?" "Aupa Aitor!"... ondoren Amaya izeneko neska bat inguratu zitzaidan eta honekin berriketan jardun nuen. Nik esaten nion Txurruka igoko nuela Zarautzera itzuli beharra nuelako, eta korrika egitera ez nintzela abiatuko eta erretiratu egingo nintzela. Berak ezetz! Pixkanaka lasai lasai iritsiko giñela eta horrela biok Txurruka igo genuen. Goian giñela "Ves Aitor como si?" esan tzidan eta nik neurean, erretiratu egin behar nuela....


 




Korrika (2h02'12'')
Boxesetako trantsizioa lasai lasai egin eta kuadrillakoekin zertxobait hitzegin ondoren korrika egiteari ekin nion. Hasiera baten nuen asmoa bira erdi bat edo egitea zen musika plaza eta udaletxe aurrean zegoen giroaz goxatzeko asmoz. Bertatik pasa eta lehenengo anoa gunera iritsi nintzen. Bertan oinez egin eta eran eta gela hartu ondoren berriz "korrika egitera". Hankak berdin jarraitzen zuten: ezetz eta ezetz!, baina nire buruak: baietz eta baietz! Horrela helmugara iritsi arte.  Azkeneko 7-8 kilometro falta zitzaizkidala bi giltzurrunetako miña ere hasi zitzaidan (hor inguruan zen miña behintzat) eta metro batzuk oinez egin ondoren berriz ere gerrara... Arnasa hartzerakoan ere miña haste zitzaidan... Anoa gune baten bertako bolondresekin berriketan geratu ura, kokakola eta gel bat hartzen nituen bitartean eta aurrea..... hurrengo anoan gunean ere berdiñ... ez nuen presarik helmugara iristeko, baina iritsi egin behar nuen.... Por tzierto, Amayarekin ere egin nuen topo eta elkarri animoak eman ere bai jeje






GUZTIRA 5h47'32'' 
Helmugara iritsi eta segituan Amayarekin aurkitu nintzen. Elkarri bi muxu eta eskerrak emateko momentu aproposa!

Eskerrikasko Vannesa Cerrajero edukitako detaileagaitik
Balorazioa
Futbola utzi eta mundu honetan sartu naizenetik (2011an) 26 Lasterketa, 19 Duatloi eta 22 Triatloi egin ditut. Hauen artean Ironman bat, 7 Ironman erdi, 2 distantzia luzeko duatloi, maratoi bat eta 9 maratoi erdi. Iñoiz ez naiz erretiratu eta ahal dudan bitartean beti helmugan lurrean aurkitzen den "marra horren" gainetik pasatzen ahaleginduko naiz, horrek egiten bai nau zoriontsu, finisher izatea!

Hasiera baten gogor xamarra egin zitzaidan 2014. urteko helburu nagusi bezala nuen Zarautzeko Triatloian izan dudan emaitza asimilatzea, baina egunak pasa eta beste era batera ikusten dut dena. Egun txar bat izan zen, besterik ez! Hurrengo urtean hor izango da berriz ere Zarautz. Triatleta asko egongo lirateke nire lekuan, Zarautzeko Triatloia barrotik bizitzeko aukera izan dut eta gainera Finisher izan. Oilo ipurdia jartzen zait anoa guneetako jendearen entrega, Zarautzeko kaleetako giroa, Aian gora jendean animoak eta Txurrukako azkeneko metroetan bizitakoaz gogoratzen. Zoragarria!

Aste honetan Lekeitiora Zarautzeko zapore gazia kentzeko asmoz jejeje

Zarauzko Triatloirako egun batzuren faltan.....


Larunbat honetan ospatuko da Zarauzko Triatloia (2,9 - 81 -20).....
2013. urteko helburu nagusia........
Nahiz eta ez izan lehenengoa aldia, lehenengoa aldia balitz bezala.....
Ilusioz beterik....
Urduritasun puntu batekin.....
Dagoeneko atseden pixkat hartu eta beste zenbait gauza egiteko gogoz...
Berriz ere Finisher izango naizela ospatzeko irrikan...


Azkeneko asteko zenbakiak:
4,35 kilometro igerian (1h30')
34 kilometro lasterka (2h48')
232 kilometro bizikletan (7h50')

2012. urteko zenbakiak 45 bat minututan hobetzeko gai ikusten dut nire burua. Ea ba egunak laguntzen digun.... Lehenengoa helburua betikoa: Triatloiaren festaz disfrutatu eta berriz ere Finisher izatea.

2012. urteko zenbakiak
Igerian 53'25''
Bizikletan 3h02'53''
Korrikan 1h49'44''
GUZTIRA 5h50'22''

2013. urteko zebakiak
Igerian 48'- 52'
Bizikletan 2h40'- 2h50'
Korrikan 1h28'- 1h32'
GUZTIRA 4h56' - 5h14' bitartean

Triatloiko momenturik garrantzitsu eta hunkigarrienak...

Getarian irteera

Uretatik irteera

Bizikletan Zarautz zeharkatzean

 Boxesetako trantsizioak

Aiako "pareta" %21

Helmugaratzea: Ez litzateke batere geizki egongo 3-aren partez 4 bat (4h57'28'') jejeje

Tick, tack, tick, tack..... Larunbatean 14:15tan  ...... 
...... tick, tack,tick, tack..... 19:15/19:30 FINISHER!!!!



Bilbon FINISHER!!


Joan den Maiatzaren 24ean ospatu zen Ironman erdi distantziako (1,9-90-21) Bilboko triatloia. Hasiera baten ez zegoen nire planen barruan triatloi hau egitea, baina azkeneko momentuan berotu eta izena ematea pentsatu nuen, nahiz eta ez nengoela distantzia horretako triatloia egiteko prestatuta pentsatu. Helburua betikoa, disfrutatu eta aurreko urteko denborak hobetzea.

13:35tan eman zitzaion hasieran triatloiari. Golpe gutxi xamar jaxo eta eman nituen, oso zabalduta irteten bai giñen. Hasieran 600 bat metro ziren rian behera eta bi boia eskumataratz utzi ondoren rian gora beste 1.300 metro inguru. Sentsazioak nahiko onak, nahiz eta hasierako 100 metroetan dagoeneko Bilboko riako uraren pare bat txupito eran (ondoren beste pare bat erori ziren jeje). Rian gorako ibilbidea dexente luzea egin zitzaidan, baina hala eta guztiz ere nahiko gustura: 41'01''

Aspaldi gogoratzen dudan trantsizio motelena egin eta gero (2’18’’) bizikleta hartu eta 90 kilometroko ibilbide gora beheratsuari ekin nion. Lehenengo 3 kilometroak aldapa gora ziren eta dexente triatletak pasa ninduten. Buruarekin jokatu beharra nuela garbi neukan eta neure erritmoari eutsi gero “pott” ez egiteko, eta baita asmatu ere. Viveroko igoera hasiera iritsi arte dexente triatleta pasatu nituen eta Viveron gora ere gehiago izan ziren nik atzean utzi nituenak, ni utzi nindutenak baino. Kilometro gehienetan zehar taldekide diren Txintxu eta Disdira izan nituen inguruan, nahiz eta azkeneko kilometroetan atzean geratu (ahal zen neurrian distantziak mantentzen saiatu giñen, drafting-ik gabeko triatloia bai da. Momentu batzuetan eziñezkoa izen zan, jende pilaketa zela medio). Azkenean 2h55’21’’ eta oso gustura! 

Azkeneko trantsizioa oso azkar egin ondoren (1'11'') 7 kilometroko 3 birei ekin nien korrika. Hasierako 1-2 kilometroetan sentsazioak dexente onak izan ziren eta helburua garbia neukan, 2013ko denbora hobetzea (1h40’25’’). 2-3 kilometro inguruan hankako gihar bat gogortzen hasi eta hanka lurrean behar bezala ezin nuela zapaldu hasi nintzen eta horren ondoren eta segituan tripetako molestiak. 200 bat metro korrikan ala moduz egin ondoren geratu, estiratu eta berriz korrikari ekin nion. Erabaki ona izan zen, tripako molestiak desagertu egin bai ziren eta giharra soltatzea lortu nuen. Erritmo aldaketa dexente izan banitu ere, azkenean 1h37’31’’ behar izan nituen 21 kilometroko ibilbidea amaitzeko. Oso gustura!
2013. urteko alderatuz….
Igerian 7'42'' gutxiago
Bizikletan 18'37'' gutxiago
Korrikan 2'54'' gutxiago
GUZTIRA 29'13'' gutxiago

Laburbilduz oso oso gustura! Gezurra badirudi ere, lasterketa hasi aurretik 30 minutu inguruan uste nuen hobetuko nuela 2013ko emaitza. Egia esan behar bada, 2013an triatloia egiteko kondizioak oso txarrak izan ziren, batiz bat igerian. 100 hipotermia kasu inguru egon ziren. 

Arbizuko eta Azkoitiko Duatloietan bizikletan oso geizki ibili ondoren, bizikletako sentsazioak bereskuratu ditut eta honekin geratzen naiz.

Ezin ditut hitzekin adierazi horrelako lasterketetan bizitzen ditudan sentipenak, sentsazioak eta sentimenduak. Adibidez, maratoi erdiko 16. kilometro inguruan, falta zaizkidan aiton-amonekin gogoratu nintzen eta begiak bustirik nituela indar gehiagorekin ekin nien azkeneko kilometroei. Bestalde triatloia ikustera joaten direnen animoak ezin ditut aipatu gabe utzi. Gero eta distantzia luzeagoko froga izan, jendeak gero eta gehiago animatzen du. Batzuetan animatzen daudenen beraien lagun, seme, guraso, mutil-lagun… sentitzen naiz. A ze nolako animoak banatzen dituzten triatleta guztien artean. Bilboko triatloiean, Guggenheim parera iritsi baino zertxobait lehenago zegoen gizon buru txuri horrekin geratzen naiz. Bera bakar bakarrik zegoen, iñor ez zuen inguruan, eta bere animoak bakarrik entzuten ziren: “Soys unas maquinas”, “Animo que pronto os tomaréis una cerveza” jijijiji eta horrelakoak bat bestearen atzetik, gurutzatzen giñen bakoitzean eta gero eta gogo haundiagoz … Azkeneko biran, gehiago ikusiko ez nuelakoan, hauxe esan nion “Aquí el que se merece un monumento eres tú!” eta ni lasterka urrutiratu arte hitz batzuk gurutzatu genituen elkarrekin. Gogoratzearekin bakarrik oilo ipurdia jartzen zait….. Bilbon izan zen beste triatleta batzuren kroniketan letu dut gizon honen inguruan. Viveroko gainan ere ba omen zegoen. "Aupa Trioburu" ere entzun nuen hor zehar! jeje


Hemendik bi astera Zarautz......

VI. Deba Extreme Triatloia

 


Joan de Larunbatean ospatu zen Debako VI. Triatloia (0,750km - 30km - 5,2km). Azkeneko bi duatloietako emaitza txarrak eta gero Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" taldekidearekin eskuetan jarri nintzen orain dela bi aste, Zarautzeko Triatloia ondo prestatzeko asmoz. Azkeneko bi aste hauetan nahiko egur sartu dit eta nik uste Debako triatloiean somatu nuela.


Argitaratu dituzten sailkapenetan igeriko denborak agertzen dira bakarrik eta ez dakit bizikletan eta korrikan zenbat denbora behar izan nuen, baina sentsazioen arabera hitzegingo dizuet. Igerian 143. postuan irten nintzen uretatik (371 triatletek amaitu genuen froga), aurten igeri oso gutxi egin dudala kontutan hartuta, oso gustura. Sentsazioak ez ziren beste munduko ezer izan baina.... Bizikletan Mendarora joan eta Lasturreko igoera hasten den bidegurutzeraino talde berberarekin egin nuen. Lasturrerako igoeran sentsazioak nahiko onak izan ziren eta oso postu gutxi galdu nituen eta azkenik Lasturretik Itziarrerako igoeran nahiz eta taldetxoa galdu, ez zidan tarte haundirik atera. Korrikan berriz, oso sentsazio onak. Nik uste 3'50''/km-tik oso urruti ez nintzela ibili. Pena bat sailkapenean denborak ez agertzea.
 

Azkenean 120./371tik 1h31'24''ko denborarekin (Sailkapenak gaizki omen daude. Hemen beheko bideoan 1h29'26''-n sartzen naiz helmugan)

Laburbilduz: Oso gustura egindako lasterketarekin.

Hurrengo astean Bilboko Iron man erdia (1,9-90-21)

SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO
BIDEOA