Hauek izan dira Urrian zehar entrenamenduetan burutako kilometroak eta denborak:
Donostiko 15 kilometroak
703. 1h 01'34'' (4'04'')
Joan den Igandean Donostiko 15 kilometrotan izan nintzen. Bertan Azkoitiko Triatloi Taldeko lagun dudan Iñaki Gonzalezekin (1h 00'59'') hartu nuen parte. Ia 5000 pertsona geunden izena emanda eta irteeran nahiko aurreran kokatzea lortu genuen. Lasterketa hasi eta lehenengo 3 kilometroetan korrikalariak pasatzen ibili giñen gure erritmoa zuen talde batekin topo egin arte. Hiru eta laugarren kilometroak 4 minutu azpitik ere egitea lortu genuen, baina Iñakiren erritmoa ezin nuelakoan jarraitu bera bakarrik jarraitzeko esan nion. Azkenean minutu bat ere ez zidan atera helmugan. Hasiera baten kilometroa 4'30'' azpitik egiteko asmoz irten giñen eta azkenean biok ere 4'05'' tik jaistea lortu genuen. Neuk beintzat ez nuen espero horrelako azkar egitea!
Garmin Forerunner-aren datuak:
Azkoitiko Triatloi Taldea
Ezkerretik eskubira: Tertzio, Txanpa, Manu, Iñaki G., Jabito, Iñaki L., Bitturi, Ander, Txartxa, Pio, Jose Luis, Ebro eta Larramendi.
Donostiko 15KM
Hurrengo Igandean (Urriak 16) Donostiko 15 kilometroak egitera hurbilduko naiz.
Ibilbidearen nondik norakoa
Informazio gehiago: www.15kmsansebastian.com
Zumaiako XV. Zakila Bira
Ezin izan dut helburua bete. Lehenengo aldia zen maratoi erdi bat egiten nuela, honi egiten zuen beroa eta hasierako erritmo bizia gehitzen badiogu.. ezin emaitza onik atera! Azkenean 1h 36' 50'' (4:51ko erritmoa) denbora behar izan dut 390. postuan amaituz.
Argazki gehiago:
Baleike
Diario Vasco
www.42195.es
Irailerarteko zenbakiak
Dagoeneko joan da Iraila. Abuztuan ia ezer egin gabe egon ondoren korrika kilometro dexente batu ditut hanketan eta bizikletan beste batzuk erori dira. Orain hurrengo hilabeteetan dauden korrikako frogetarako kilometroak batzen jarraitu beharko da...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)