ZARAUZKO TRIATLOIA / 2,9 – 81 – 20 / 2015-06-13

Azkenean iritsi zen 2013. urteko Ekainaren 14tik zain nengoen eguna. Zarauzko XXIX.Triatloia ospatuko zen eguna hain zuzen ere. 2013. Urteko helburu nagusia zen eta nahiz eta oso ondo prestatuta nengoelakoan nengoen, azkeneko asteko nekean eta egunean bertan elikadura behar bezala ez emateak Zarautzen arrastaka amaitzera eraman ninduen.

Goizean goiz esnatu eta motxilan sartu beharreko traste guztiak (Oraindik ez dakit nola gogorazten naizen gauza guztietaz… hainbeste dira…) sartu ondoren eta bizikleta behar bezala zegoela begiratu ondoren Zarautzera abiatu nintzen Rafa taldekidearekin. Lasterketaren bigarren zatirako euria zegoen iragarrita eta honek apur bat bildurtzen  ninduen Aia eta Txurrukako aldapak gogor xamarrak bai ziren (Aiak momentu baten %20ra iristen da) eta masa-bide bustiarekin atzeko gurpila irristatu egingo bai zigun, aurreko igandean ikus ahal izen genuen bezala. Bestalde, euriak ikuslegoaren kopurua ere jaitsi zezakeen eta horrek ere garrantzia izan zezakeen ahuldura uneetan.

Beno, ba boxesetan materiala bere lekuan jarri eta konsigna utzi ondoren, betaurrekoa, neoprenoa eta betaurrekoak hartu eta Getariara abiatu ginen antolakuntzak jartzen duen autobusean. Nire laugarren parte hartzea zen hau (2013. urtean duatloia egin genuen medusak zirela eta) eta ohikoa zenez Getariarako bidean autobus osoa itsasora begira eta igeritako ibilbidearen nondik norakoak elkarren ikuspuntuak elkartrukatzen joan ginen. Getarian autobusetik jatsi eta zuzenean hondartzara jaitsi ginen. Euria hasi zuenez hondartzako fondoko pareten azpian aurkitzen diren “bunkerretan” sartu ginen fresko egiten bai zuen eta bustitzeak ez bai zigun batere onik egingo. Ohikoa denez, lasterketa behar den bezala hidratatuta hasteko asmoz, nire “Intxalux” botila eraman nuen taldekideen artean eran genezan egarria zuenarentzat eta horrelako batean eta ohikoa denez, txiza egiteko gogoa sartu zitzaidan. Hondartza bukaeran dagoen “txiringitoa” pasa eta txiza egiteko prestatzen ari nintzela hanka azpian “zaztateko” bat sentitu nuen, eta ez nola nahikoa. Lurrean eseri eta erle bat nuen katiaturik eta bere ziztada hanka azpian sartuta. Ti-ta batean hondartzan zegoen soroslearengana joan eta ur ertzean paseatzen ibili eta zizta egin zidan gunean behatzekin ikutzeko esan zidan. Sorosleari kasu egin eta triatloiari irteera ematerako ia ez nuen ezer sentitzen, nahiz eta zertxobait handituta nuen. Gerora ez nintzen ziztadarekin gogoratu. Uff!



10 bat minutu irteera eman zain egon ondoren eman zuten triatloiaren hasiera “Mokkk”. 2,9 kilometro genituen eta hasieratik lasai hartu nuen. Larritasun momentu batzuk eduki nituen behin baino gehiagotan ezker eskuin bidea izten zidatenean edota gainera etortzen zitzaizkidanean, baina bestela (eta ohikoa denez) nahiko lasai egin nuen igeri. Uste baino kaxkarragoa egin nuen igeriketako ibilbidea baina tira, ezin kexatu. 50’39’’.



Lehenengo trantsizioa lasai xamar hartu eta bizikletari ekin nion. Oso garbi neukan hasieratik buruarekin jokatu behar nuela. Alde batetik gehiegi ez nekatzea eta indarrak gordetzea maratoi erdirako, eta bestetik segmentu guztian zehar behar bezala jan eta 15 minutuan behin zerbait edatea. Horrela egin nuen eta oso ondo joan zitzaidan. Hasiera kaxkar xamarra egin banuen ere, Meagaseko bigarren biran Aizarnazabal inguruan egin zigun zaparradak on egin zidan. Hotzarekin hobeto “funtzionatzen” dut beroarekin baino. Aiako paretara nahiko indartsu iritsi nintzen eta frantziar bati ingeleraz, berak zioen bezala “el muggro”-ren nondik norakoak esplikatu ostean  tipi-tapa gorantz hasi ginen. Hasieratik bukaerara antzerako erritmoa mantenduz eta Txurrukako bigarren “pareta” falta zela kontutan hartuta. Oriora jaisten hasi eta indartsu sentitzen jarraitzen nuen. Orioko kanpinera iritsi eta Txurrukako “pareta”. Bide erdian bizikletako eserlekua askatu eta mugitu egin zitzaidan, baina ez nuen arazorik izan jarraitzeko. Konturatzerako txurruka gainean nengoen. Aipatzekoa hemen egoten den giro paregabea. Lehenengo postuan zoazela sentsazioa barneratzen zaizu. Ikaragarria! Zarautzera jaisten hasi eta ohartzerako boxesetan. Oso partzial ona, 2h43’44’’ (30km/h).



Trantsizioa egiten ari nintzela garbi neukan indartsu nengoela hankaz eta ez zitzaidala gertatuko 2013. urteko berbera. Lehenengo kilometroa 4’26’’ra, bigarrena 4’23’’ra, hirugarrena 4’29’’, laugarrena 4’29’’…. eta kilometroak aurrera joan ahala erritmoa mantenduz nindoan. 20 kilometroko zirkuitua osatzeko 3 bira eman behar zitzaizkion ibilbideari. Bigarren bira amaitu nuenean helmugako denbora 4h37’ ingurukoa zen eta 5 ordutik jaistea posible dela ikusi nuenean burua berotu eta 13. Kilometroa 4’19’’ra irten zitzaidan 12. Kilometroa 4’44’’ra egin nuenean. “Mokkkk error!” . Tripako miñ pixka bat hasi zitzaidan eta erritmoa zertxobait jaitsi beharra izan nuen. Malekoira iritsi eta triatleta lagun batek harrapatu ninduen eta ea 5 ordutik jaisteko kapaz izango ginen galdetu nion, baina bere erantzuna 5h02’-03’ ibiliko giñela esan zidan Ni ordurako nahiko ikututa nengoen 3 bat kilometro falta bai ziren. Azkeneko hiru kilometroak tripako minez eta ondo sufrituta eta azkenean 20 kilometroak 1h28’32’’ko denboran (kilometroa 4’26’’ra). Ezin nuen sinetsi. Terresen, Iruñan eta Bilbon baino dexentez hobetoago.




Urte hasieran helburua 5 ordutik jaistea jarri banuen ere, Zarautz aurretik egin ditudan hiru ironman erdi distantziako triatloietan eginiko emaitzek helburua 5h10' era jeistea eraman ninduen, baina lasterketa paregabea irten zitzaidan eta oso pozik! Egia esan hasieratik garbi neukan helburu nagusia lasterketaz disfrutatzea zela eta horretarako maratoi erdi duin bat egin beharra zegoela. Eta horrela izan zen!!!

2012: 5h50'22''
2013: Duatloia
2014: 5h47'32''
2015: 5h02'55''

Eskerrikasko era batera edo bestela hor egon zareten guztioi eta Zarautzeko Triatloia posible egiten duzuen guztioi!

Hurrengo urterarte!

PD. Barkatu akats ortografiko guztiak. Ez dut idatzitakoa errepasatzen jejeje



Bilboko Triatloia (Half)






Joan den astean Bilboko Triatloiean hartu nuen parte. 35 egunetan egiten dudan ironman erdi distantziako hirugarren triatloia ain zuzen ere (Terres, Iruña eta Bilbo). Nahiz eta azkeneko egunetan eginiko bolumen guztiaren ondoren astea nekatu xamar pasatu, lasterketa politak irten zidala uste dut.


Igeriketako sektorean sentsazioak nahiko onak izan ziren. Erditik dexentez aurrera irten nitzen uretatik. 


Bizikletako sektorean hasiera lasai xamar hartzea erabaki nuen, eta ondorioz triatleta dexentek pasa ninduten lehenengo aldapan, baina kilometroak aurrera joan ahala gero eta sentsazio hobeagoekin aurkitzen nintzen eta nik hartu nien aurre hainbat triatletei. Mendate oso gutxi igo dut aurten, eta Viveroko bi igoeretan antzeman nuen majo. Gehiago izan ziren ni aurreratu nindutenak, nik aurreratutakoak baino. Zirkutuko bigarren biran lehenengoaren berdiña, ibilbide laua zenean triatleta dexente pasa nuen, baina aldapa hasten zenean lanak!!



Korrikako sektorera apur bat nekatuta iritsi nintzen. Nire lasterketa hasi aurretiko helburua 1h35' inguruan egitea zen (2013: 1h41' - 2014: 1h37'), baina ez zen posible izan. Lehehengo 4 kilometroak 4'30'' inguru egin nituen, baina segituan ohartu nintzen ez zela posible izango. Burua hotz eta gehiegi zakatu gabe aurrera. Azkenean 1h41' pasatxo helmugan.


Helmugan 2014. urteko denbora berbera egin nuen: 5h13''. Azkeneko bi asteetako entrenamenduak kontutan izanda emaitza ona dela esan daiteke.


Zarautzerako bi aste falta dira. Urteko helburu nagusia. Dagoeneko pentsatzearekin urduritzen hasia nago. 5h10' azpitik egiteko kapaz izango al naiz?Faktore askok hartuko dute parte helburua bete edo ez betetzerako orduan. Gauza bat argi dauka behintzat, aurten 4. aldiz jarraian Zarautzeko Triatloiko helmuga zeharkatuko dut!!!!