Zumaiko Triatloia: Denboraldi amaiera

Oporrak pasa eta hemen nahiz berriro. 2013-2014 denboraldirako momentuz ez dut helbururik jarri Behobia-San Sebastian maratoi erdia egiteaz gain. Asteak pasa hala jarriko dugu helbururen bat, baina aurreko sarreretan esan dudan bezela denboraldi hau lasai antzera pasatzeko asmoa dut. Ea egia den....
 
Zumaiko Triatloia
Egia esan oso arrituta nago joan den Larunbatean Zumaiako Triatloi Sprintean eta batiz bat korrikan eman nuen nibelarekin. Joan den Uztailak 28an IronManan egin nuenetik kirol oso gutxi eginda nentorren eta horretaz gain bizi nahiko EZ osasuntxua eman dut opor guztietan bezela, jatekoa, juergak etb. direla eta...
 
Azkeneko aste honetan Astelehentik Ostegunera igerri korrika nahiz bizikletan jardun dut Zumaian lotsarik ez egiteko moduan iristeko eta esan bezala sorpresa ederra hartu dut. Igeriketako sektorean hasierako 101 golpe hartu eta gero eran duin batean irten nintzen uretatik 123. postuan. Ondoren trantsizioa egin eta bizikletako sektorean oso erraz moldatu nintzen ez bai zegoen aldaparik eta ibilbide guztian zehar talde batean sartuta joan bai nintzen (85. denborarik onena). Azkeneko trantsizioa ti-ta batean (32seg) egin ondoren etorri zen sorpresa. Hasieran erritmo bizian hasi nintzen, eta horrela jarraituz gero "pott" egingo nuela uste nuen, baina dixkuratuta nengoen! Metroak aurrera egin ahala jende pila  pasatzen hasi nintzen eta ni baino denbora hobeagoak egiten dituzten taldekideak (Bizikletako sektorean 6-8 taldekide batu giñen taldean) ez ninduten harrapatzen. Horrelako batean Xeguk harrapatu eta pasatu ninduen eta normala zen guztiz, baina hala ere ia 5 kilometroetan begi bistan izan nuen eta horrek adierazte zidan oso ondo ari nintzela korrikan. Laugarren kilometroan Akerra eta Palu orpoz-orpo nituen eta erritmo aldaketa baten ostean atzean utzi nituen.  Azkeneko 500 metroetan Jokin "Pio" taldekideak harrapatu  ninduen eta lehendabizikoz bere aurretik amaitzeko aukera hain gertu ikusirik azkeneko 150 metroak esprintatu eta bere aurretik amaitzea lortu nuen. Azkenean 5 kilometroak bataz besteko 3:54min/km ko erritmoan egin nituen, guztiz arrituta!!
 
Azkeneko metroetan Pio atzetik dudala dudan guztia eta gehiago ematen.
 
Lehenengo 2,5 kilometroko bira amaitzen. Atzean Akerra taldekidea eta metro batzuk atzerago Palu
 
Helmugaratutako 218tik 72. amaitzea lortu nuen eta oso oso gustura! Astean zehar 9 eta 7 kilometroko korrika saioak 4:35 eta 4:28min/km-ra egin ondoren (Bietan ere nahiko lan erritmoa mantentzeko).
 
 
Baita ere, Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek denboraldi amaierako triatloia ospatu genuen. 5 talde egin genituen hirukoak.
 
Lehendabiziko lekuan Aiztitxo, Txartxa eta Edu geratu ziren. Bigarren eta segundu bakar batera Ebro, Palu eta ni eta hirugarren lekuan Andoni, Pepe eta Gari.
 
 
Ondoren ia taldekide guztiak (22) afaltzera joan giñen eta eguna ondo amaitzeko parrandatxo bat bota genuen.
 
Hurrengo urtean hobeto!