2012. urteko balantzea (+a)



2012. urtea ere joan zaigu! Egia esan oso urte positiboa izan da. 2011. urtean baino dexente kilometro gehiago sartu ditut korrika eta bizikletan eta igerian ikasi dudala ere esan dezaket 94 kilometro egin bai ditut guztira.



Hauek dira 2012. urtean zehar guztira eginiko kilometro zenbakia:
Korrika: 1203,3km (95h53')
Bizikleta: 3155,9km (123h38')
Igeriketa: 94km (37h26')


Bestalde  parte hartze aldetik 9 lasterketa, 7 duatloi eta 8 triatloi egin ditut:
Lasterketak
288º Azkoitia-Azpeitia XIX. Maratoi Erdia (21,097 Km) 1h29'38'' (Km 4'15'') 
¿?º Urrestilako Herri Krosa (8,83Km) 0h35'00'' (Km 4'00'') 
6º Azkoitiko Elkartasun Krosa (5Km) 0h19'19'' (Km 3'50'') 
305º Zumaiako Zakila Bira (20Km) 1h31'51'' (Km 4'37'') 
215º Donostiko Hiru Hondartzak (10Km) 0h42'03'' (Km 4'13'') 
2113º Behobia-San Sebastian (19,9 Km) 1h 23' 35'' (Km 4'13'') 
1602º Donostiko Maratoia (21,195 Km) 3h 35' 31'' (Km 5'06'') 
499º Gasteizko Maratoi Erdia (21,095 Km) 1h 28' 42'' (Km 4'12'') 
134º Azpeitiko San Silbestrea (7,4 Km) 0h 29' 50'' (Km 4'03'') 

Duatloiak
109º Sopelanako Duatloia (5,2-19,2-2,5km) 1h09'41'' 
139º Mungiako IV. Duatloia (5-20-2,5km) 1h05'23'' 
124º Eibarko XXI. Duatloia (5-25-2,5km) 1h13'32'' 
206º Oñatiko XXI. Duatloia (10-40-5km) 2h18'54'' 
101º Amorebietako III. Duatloia (9,8-36-4,8km) 2h16'47'' 
87º Azkoitiko XIII. Duatloia (8-36-4km) 1h47'41'' 
25º Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoia (3-14-1,5km) 0h45'44'' 
Triatloiak
211º Bermeoko Triatloia (0,75-25-5) 1h30'25'' 
117º Getxo Extreme Man (1,9-80-21) 5h27'06'' 
168º Hondarribiko Triatloia (0,75-20-5) 1h20'04'' 
217º Ondarruko Triatloia (1,5-41-10) 2h34'21'' 
430º Zarauzko Triatloia (2,9-81-20) 5h50'22''  
296º Donostiko Onditz Triatloia (1,5-40-10) 2h33'57''  
91º Zumaiako Triatloia (0,75-20-5) 1h09'04''  
235º Donibane Lohizuneko Triatloia (1,9-90-21) 6h25'15''  

Aipatzekoan egin ditudan hiru Iron Man erdiak. Benetan esperientzia bikaiña, batez ere Zarautzekoa! 2013an berriz!

2013. urterako nire buruari jarri diodan helburua betetzea, amets bat betetzea bezalaxe izango da, amaitzea lortzen badut behintzat! Gasteizko Iron Man distantziko Challenge-a. 


Gasteizko Maratoi Erdia

Joan den Igandean Gasteizko Maratoi Erdian izan nintzen. 2012. urteko laugarren maratoi erdia nuen (bi urtetan 7 egin ditut) eta helburu nagusia lehengo urteko 1h30'25'' denbora hobetzea zen. Nire burua 1h28'00'' azpitik egiteko moduan ikusten nuen eta hasierako kilometroetan lortuko nuelakoan nengoen erritmo biziz egin bai nituen. Kilometroak aurrera joan ahala haize gehiago egiten asi zen (Nekearen ondorioz agian gehiago nabaritu nuen haizea) eta nuen guztia emanez amaitu nuen lasterketa. Azkenean enuen lortu helburua %100ean betetzea, baina azkenean 1h28'42'' denbora egitea lortu nuen. Orain arte gehien gustatu zaidan maratoi erdia da Gasteizko hau. Hurrengo urtean berriz!