Lehenengo maratoia amaituta!


Nire lehenengo maratoia ere erori da!!
Hasiera batean ez nuen asmorik aurten maratoirik egiteko, baina beti bezala burua berotu eta izena ematea erabaki nuen. Entrenaturiko gehienengo distantzia... Behobia-Donostia maratoi erdia!!! 20 kilometro hain zuzen ere. Hau kontutan izanda eta Behobia-Donostia maratoi erditik honako bi asteetan hankak guztiz errekuperatu gabe nituela ekin nion maratoiak osatzen duen 42,195 kilometroko distantzia burutzera. Badakit oso buru gogorra naizela, baina ala eta guztiz ere ez nekien zerrekin aurkituko nintzen kilometroak luuuuze egiten diren une hoietan (35. kilometrotik aurrera batiz bat). Azkenengo 8 kilometroak ahal nuen bezala korrika eginez iritsi nintzen Anoetan aurkitzen zen helguga gunera. Helburua beteta!


OFIZIALA: 42,195km 3h35'31''  (5'06''ra kilometroa)








48. Behobia -Donostia mratoi erdia

Ni, Tili, Pio eta Garate

Joan den Igandean ospatu zen 48. Behobia-Donostia maratoi erdian izan nintzen. Nire bigarren parte hartzea zen eta nahiz eta ez egon esperotako sasoi puntuan, 1h25'-tik jaisteko helburuarekin joan nintzen. Eguraldi txarra zegoen iragarrita eta bete egin zen. Behobiara iristear geundela euri dexente botatzen  hasi zen eta lasterketa martxan jarri arte ez zen momentu baten ere geratu. 

Helmuga gunean dena ematen

Bigarren taldean irten nintzen (dorsal berdea), Azkoiti-Azpeitia Maratoi erdia ordu ta erditik jaistea lortu nuelako, baina argi neukan talde horretako ia gehienek nik baino azkarrago egingo zutela lasterka. Lasterketa osoa zehar oso lasterkari gutxi pasatu nituen, gehienek ni pasatu bai ninduten. Kilometro motelena 4:44ra eta azkarrena 3:56ra egin nituen


Kilometroak pasa ahala, helburua gero eta gertuago ikusten nuen, nahiz eta edozein momentutan hankek "nahikoa da" esan zezaketela jakin. Azkenean helburua betetzea lortu nuen. Lehengo urtean baino 10 minutu pasatxo azkarrago!

47. Behobia-Donostia  1:33:58 - 04:42 - 4.413/19.655tik
48. Behobia-Donostia  1:23:35 - 04:13 - 2.113/21.470tik

GARMINEKO DATUAK

SAILKAPEN OFIZIALAK