Urretxu-Zumarragako Herri Duatloia

Joan den Larunbatean Urretxu-Zumarragako Herri Duatloiean (3-14-1,5) hartu nuen parte. Nahiz eta bizikleta aspaldi xamarrean alde batera utzita dudan, lan polita egiteko moduan egongo nintzelaren sentsazioa nuen. Eguraldia ez genuen lagun izan, froga guztian zehar euria egin bai zigun eta. Irteera gunean 53 bat lagun elkartu giñen. Irteeratik sekulako erritmo bizian abiatu giñen kilometroa 3':50'' inguruan eginez. Bizikletan Legazpiraiño bakar bakarrik joan nintzen eta iristear nintzela atzetik zetorren hirukote batekin bat egin nuen (Bertan Garikoitz Alberdi taldekidea zen). Azkenengo kilometro terdian guztia eman eta 25. postuan amaitu nuen bukatutako 49tik. Momentuz ez dituzte sailkapenak jarri, baina lan txukuna egin nuelakoan nago. Bitturi taldekidea 2. postuan!



Donostiko "Tres playas"

Lehengo Igandean Donostiko "Tres playas" 10 kilometroko lasterketan izan nintzen hainbat herritarrekin batera.  Lasterketaz disfrutatzeaz gain, helburu nagusia 4:20-4:25 erritmoko tartean egitea zen. Lehenengo bi kilometroetan jende ezin pasata ibili nintzen, baina behin neure erritmoa lortu ondoren ongi moldatu nintzen. 415. postuan amaitu nuen 0:42:12ko denborarekin. Bataz besteko erritmoa 4:13koa.

Aste hontena Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoiean ea ba zer gertatzen den.


Zakila Bira 2012



Joan de Larunbatean Zumaiako XVI. Zakila Biran hartu nuen parte kuadrillako Pedrorekin. 20 kilometroko ibilbidea 4:50ko erritmoan egitea zen hasiera batean genuen helburu nagusia eta azkenean 4:37ko erritmoan burutu genuen ibilbidea. Oraindik asko dago hobetzeko hurrengo frogetara begira, baina pixkanaka ari naiz nire forma hartzen. Lehengo urtearekiko 5 minututan hobetu nuen denbora!


2011. urtean
1:36:50 (392)

2012. urtean
1:31:51 (305)

SAILKAPENA
NIRE GARMINEKO INFORMAZIOA