XXVII. Onditzen oroimenezko triatloia

Ekainak 24ean ospatu zen Donostian XXVII. Onditzen oroimenezko triatloi olinpikoa. Nibel askoko triatleta ugari bildu ziren eta hoien artean Eneko Llanos. Ez zuen bero gehiegirik egin, baina termometroak ia 30ºtaraino iritsi ziren korrikan ari giñela.


Triatloi honetan egin nuen debuta lehengo urtean. Igerian behin ere 1500m egin gabe nengoen eta azkeneko azterketak bukatu berri nengoenez gutxi entrenatuta ere banintzen, baina triatloi batean parte hartzeko irrikaz nengoen aspalditik eta irten beharra neukan bai ala bai. 3h09'07''tan amaitu nuen froga, hori bai, ia 40ºko tenperaturak egon ziren!





Aurten 35’10’’tan hobetu dut marka, guztira 2h33’57’’ behar izan ditudalarik. Benetan harrituta egindako denborarekin! Gutxi gora behera 20 bat minututan hobetuko nuelakoan nengoen, baina ez iñondik iñora ere 35 minututan!




ATTko kideak


Hau izan da nire 2011-2012 (Irailean posible da Zumaiako Triatloien parte hartzea) denboraldiko nire azkeneko triatloia. Irailean korrikan hasi nintzenetik ez dut ia momentu baten ere deskantsatu eta merezitako “oporrak” hartuko ditut Irailerarte. Orain denboraldian zehar egiten ez ditudan beste kirolak praktikatzera! 

Hurrengo egunetan 2011-2012 duatloi-triatloi denboraldiko laburpentxo bat egingo dut denboraldia amaitutzat emateko. 

Bixitetan ikusten denez norbaitek jarraitzen nau eta hurrengo urtean ildo beretik jarraitzeko asmoa dut, hori bai, denborak ahal bada hobetuz eta berdin edota gehiago disfrutatuz entrenamendu nahiz frogetan