Nahaste Borraste 2012

Joan den Ostiralean Elgoibarren Kimetz Elkarteak antolatzen duen Nahaste Borraste froga herrikoien hartu nuen parte (Elgoibartarrak eta Egloibarren lana egiten dutenak bakarrik har dezakete parte bakarrik). Bizikletan 7 kilometro gora beheratsuak, 25 kiloko saku batekin lasterka  (Emakumezkoak 15 kilo) eta azkenik 1,5 kilometro lasterka.

Bizikletan hasieratik bukaerara topeee!

 Oraindik ere sorbaldako miñ pixka batekin nabil jejeje

Lasterka egiterako hankak zizko eginda nituen. Nuen guztia eman eta helmugara!

Aurkeztu giñen 51 parte hartzeileetatik 13. postuan amaitu nuen 21'17''ko denborarekin. Lehen gizonezko Iñigo Lariz izan zen 18'01''ko denborarekin eta lehen  emakumezkoa berriz Ainhoa Lendinez 21'27''ko denborarekin.


Ea hurrengo egunetan tartetxo bat hartzen dudan Donostiko Triatloiko Kronikatxoa egiteko! Gaur Azkoitiko Elkartasun eguneko 5 kilometroak!

Ondarroa (02/06/2012) eta Zarautz (09/06/2012)

Hona hemen azkeneko bi asteetako triatloien kronikatxoak!


ONDARROA 1,5 - 41 - 10
Igeriketa (201) 0:28:53
Nahiz eta olatu batzuk izan Saturraran inguruan eta trago pare bat jo uste baino hobetoago!


Bizikleta (223) 1:17:45
Nire betiko martxan! Postu eta talde batzuk galduaz! Hala ere gustura xamar... 


Korrika (217) 0:47:34
Hasi orduko saihetsen azpian miña asi zitzaidan eta saio guztia horrela egin nuen. 20 segundu oinez joan beharra ere izan nuen! 


GUZTIRA (217) 2h34'12''




Sailkapena

ZARAUTZ 2,9 - 81 - 10 (Urteko helburu nagusia!)

Eta azkenean irtsi zen urteko helburu nagusia!Joan den Larunbatean ospatu zen XXVI. Zarauzko Triatloia. Nire denboraldiko bigarren eta azken helburu nagusia zen, joan den urtean Azkoitiko Triatloi Taldean asi eta nire buruari jarri nion lehenengo helburua (igerian 50 metro segidan egiten ez nekienean nire buruari jarritako helburu edota ametsa jeje), momentu haietan bete eziña! Gorka Bizkarraren laguntzaz zein eguneroko lanari esker nire ametsen jabe bihurtu naiz!!


Igeriketa (415) 0:53:25
Zeuden metro bateko olatuak eta oraindela hilebete eginiko Getaria-Zarautzeko trabesiko denbora (58 bat minutu) kontutan hartuta bildurrez nintzen ea ordubete barruan sartuko ote nintzen edo ez. Azkenean ordubete azpitik erraz!



Bizikleta (485) 3:02:53

Hurrengo urtera begira hemen dut erronka haundiena. Hasiera hasieratik postuak galduz Meagasen gora. Aiako "paretara" iristerako hankak guztiz nekaturik nituen eta nahikoa egin nuen hanka lurrera ez botatzearekin. Bizikleta utzi eta korrikan postuak errekuperatzeko asmoz!



Korrika (448) 1:49:44

Egia esan ez nuen uste korrikako segmentua hain gaizki joango zitzaidanik, baina bizikletako segmentuak hankak zizko eginda utzi zizkidanik. Honi Ondarruko Triatloian agertu zitzaidan sabeleko miña gehitzen badiogu: 20 kilometroak bataz besteko 5min29seg ko erritmoa. Arrastaka, baina amaitu!




GUZTIRA (429) 5:50:22
Helburua beteta! Nahiz eta ez egon oso gustura eginiko denborarekin (Batiz bat korrikako segmentua).



Sailkapena

Zarauzko aurtengo lemak zioen bezala "Bakoitza bere ametsen jabe". Norberak jar diezaizkiola bere buruari helmuga batzuk. Nik nire buruari jarri nizkion helburuak urte hasieran eta bete ditut... ETA ZUK ZERGAITIK EZ?




Aurtengo helburuak beteta!